Ariane
Azken asteetan poema hau gogoan izan dut, barru-barruan sentitu dut, sentitu naiz. HARIAK Gurasoen hariak, halabeharren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak, hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela... eta bat batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezalakoak direla, hariak, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk. Joseba Sarrionandia
Iruzkinak
Lei 2013-04-09 21:03 #1
<p>Ondo begiratute ez gaitue lotzen, askotan hala dala uste izaten dogun arren edo geure buruari halakorik sinestarazten deutsagun arren. Ondo begitute guk geuk lotzen eta estutzen dogu geure burue, ez hariek. Moldagarriak dire, geure gogo, jardun eta harremanen baitan moldatzen dire. Eta guk emoten deutsegun balioa dekie. Edo halan ikusten dot nik.</p>
<p>Gauza askogaz gertatzen dan lez, hariek be urrunetik begiratute bestela ikusten dire, eta neuri behintzat, poemak diñona gertau izan jat: konturatzea hariek direla eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezala, eta ez gaituztela lotzen, nor egiten gaituztela.</p>
<p>Pozten naz hari asko eta sendoak egiten ari zariela ikusite, gozatu! Eta mosu handi bat mizkillori!</p>
<p>Ondo bizi ...</p>
Utzi iruzkina: