sosiuz

Edertasunak mendeak behar dituelako

Kaixo ttiki, ondo etorri!Pentsatu dut egunen batean nahiko dituzula nere sabelean pasako dituzun 9 hilabeteotako zure amaren bizipenak ezagutu. Zer hoberik gutunak bidaltzea baino, noizbait irakurriko dituzu eta.Ereindako hazitxoa, ernetzen ari zara, hazten, hazten eta hazten. Mendeak behar dituen edertasuna loratzen ari da nere barrenean. Ezin duzu imajinatu ere egin zure etorreraren berri emateak zenbat irripar eta zorion sortu duen. Banekien haurdun egotearen albistea beti ondo hartua eta pozgarria izaten dela, baina ez nuen hainbesterakorik espero. Hori poza! Horrek maitasun muxu eta be...


Ez da denbora asko pasatu "goseari aurre egiteko, galletak!" artikulua idatzi nuenetik, notiziaren aurrean erabat harrituta. Orain zer eta txikleak!!EITBk emandako albisteari esker jakin nuen "berri ona". Nutrizio eskasari aurre egiteko eta larrialdietarako eraginkorra izango omen da "garapen bidean" dauden herrialdeentzat A bitaminadun txiklea. Nola bota daiteke horrelako albiste lotsagarri eta umilagarria (transgenikoekin egiten duten moduan, esaterako) irripartsu eta lasai asko???!!!!Ez dakit zer esan ere. Mundu hau guztiz txikletan pegatuta dago, ezin despegatuta. Ia txiklearen puxpuilu...


Pobreak

3
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-09-30 16:54

Pobreak entzun eta zer datorkizue burura? Afrika, Hego eta Erdiko Amerika, Asia, kalean bizi direnak, gosez dauden umeak... oooo... Behin eta berriro agertzen digute komunikabide santuek (santifikatuek, baina infernuko zulotik etorritakoak gehiago ematen dutenek) bereziki, pobreak dirurik ez dutenak direla. Kontinente urrutiko haietan, han urrin-urrin, urruuuuuuuuti-urruuuuuuuuti bizi diren nonbaiteko jendea dela pobrea. Dirurik ez dutelako, agintariak lapurrak direlako, alferrak direla ere entzun izan dut (hona etorritakoengatik bereziki)...(Ispilutxo, ispilutxo... garbitu dezala norbaitek...


Joan zen barixakuan jaso nuen lagun baten mezua, El Pais egunkariak Guatemalari buruzko artikulu bat argitaratu zuela eta. Bertako gobernuak "estado de excepción" deitu omen du, goseteagatik. (Hau nobedadea! pentsatu nuen nik).(Artikulua irakurtzeko)Guretzat uda izan den garai gozo, epel eta alai honetan, lehorte handia izan da Guatemalako ekialdean bereziki. Beraien oinarrizko elikadura osatzen duten arto eta baba uzta handia galdu dute; artoaren %60 eta baba uztaren %80, gutxi gora behera. Gosez daudela, alegia. Ume mordoska hiltzen ari da egunero (beste herrialde askotan moduan) desnutri...


Ez da bukatu

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-08-02 11:26

Bidaiak hasi egiten dira baina ez dira inoiz amaitzen, lekuan bertan izandako bizipenek betiko irauten dutelako gure memoriaren gurpilean, eta tartean-tartean begietara, belarrietara, azalera, irriparrera eta bihotzera etortzen zaizkigulako bueltan.Kubako irudi batzuk sartzeko, gure argazki kontu batera sartu naiz eta han aurkitu ditut kargatuta baina blogeratuta ez geneuzkan argazki batzuk. Zenbat oroitzapen lurralde urrunetatik...Xelako hainbat argazki... eta amaitzeko KUBA.Xelako eliza, gauezEliza eta parke zentraleko zuhaitzakParke zentraleko zuhaitzak eta gure etxepeko kaleaIñigoren la...


Kuba autostopez II

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-07-16 14:20

TURISTAKEz ginen gu sasoirik puntakoenean joan, baina ez zen turistarik falta irla karibearrean. Zirkuitu zirkular eta itxia. Hortik kanpora, denak autoktonoak. Argazki kamera eta bideo kamera eskuari txertatutako gorputzeko atalak moduan, badoaz turistak irudiz irudi, bideoz bideo. Hainbeste lotsagarrikeri...Badoa turista talde bat Trinitateko kaleetan zehar. Hiru ume txikitxo leiho handi batean, eskolako leihoan, agur-agur egiten. Klik eta klik eta klik. Tipo batek bere bideo kamerarekin minutu erdiz grabatu ditu umeok. Biratu eta aurrera jarraitu du. Ez irriparrik, ez agur-agurrik. Etxer...


Kuba autostopez I

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-07-02 11:48

Abentura ederra. Gogorra bezain aspergarria, amorragarria, dibertigarria eta goxoa. Zapore gazi-gozo bat utzi digu Kubak azalean. Autostopez ibili dugu bide ia osoa eta ez da hain erraza izan. "La vida no e fácil acá en Cuba, caballero!". Arrazoi pixkat badute... baina pixkat.Etxetik idaztea tokatu zaigu. Bukatu zaigu bidaia. Momentuz. Eta etxeko epeletik Kubako bizipenei errepasoa emango diegu, izan dugulako han ere zer hausnartua.Milaka galdera aldean hartuta iritsi ginen Habanara, ia 40 gradu egiten zituen arratsalde batean. Milaka horietatik, batzu-batzuren erantzuna aurkitu dugu eta be...


Gero arte, Guate!

1
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-06-06 00:27

Azken hilabete honetan buru-belarri jardun dugu gure zereginetan. Herrialdeak ere hainbat gai garrantzitsu eztabaidatzeko aukera izan du, eta horren ikusle eta entzule izan gara. ROSENBERGEN HILKETA Badakigu zuen ordenagailu eta telebistek jakitzera eman zutela hilabete inguru atzerago gertatutakoaz. Rosenberg izeneko abokatu batek bideo bat grabatu zuen esanaz, bideo hura argitara ateratzen bazuten, bera hilda zegoelako izango zela. Bere hilketaren erantzule presidentea eta honen emaztea egin zituen. Antza denez, Rosenbergek Banrural (Gobernuko edo estatuko bankua) banketxearentzat lan egi...


SANTA CRUZ LA LAGUNA, ATITLANProyecto Payasoko lankide eta lagun Tony Santa Cruz izeneko herri txiki eta ederrean bizi da, Atitlan lakuaren ur-ertzean. Bere etxera gonbidatu gintuen eta asteburu lasai eta interesgarria izan zen oso. Guatemalatik irtetzerako beste egonalditxo bat egingo dugu bertan, Tony eta Catarinarekin egoteak merezi duelako eta Guatemalako azken begirada Atitlani botatzea ederra izango delako.Tony tronoanIan (Tonyren lagun batzuen seme frantziarra) eta biok etxaurrean mate bero bat elkarbanatzenEtxeko lorategiaBurbuja pentsakorJaibaliton, sarri moduan barrezL'amour... o ...


Musikaren Festa

3
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-05-20 17:58

Urtero euri sasoia hastearekin batera Musikaren Festa izaten da Xelan. Bi egunez musika mota ezberdina entzuteko aukera izaten da hiriko erdialdeko kaleetan. Trovadoreak, regaea, batukada, salsa eta bachata, technoa, hip-hopa, jazza... denetikarik, denetarikoekin eskutik (profesionalak, afizionatuak, espontaneoak...). Asteburu ederra izan zen apirilaren 25-26a. Zapatu goizean igerilekura eraman nituen Antonio Cristobal familiako txikienak eta aldameneko etxeko umeak. Ez ziren ito, zorionez... Eta ondoren gure etxera gonbidatu genituen denak bazkaltzera. Pailazokeriak jatekoa beste. A...