Gero arte, Guate!
Azken hilabete honetan buru-belarri jardun dugu gure zereginetan. Herrialdeak ere hainbat gai garrantzitsu eztabaidatzeko aukera izan du, eta horren ikusle eta entzule izan gara.
ROSENBERGEN HILKETA
Badakigu zuen ordenagailu eta telebistek jakitzera eman zutela hilabete inguru atzerago gertatutakoaz. Rosenberg izeneko abokatu batek bideo bat grabatu zuen esanaz, bideo hura argitara ateratzen bazuten, bera hilda zegoelako izango zela. Bere hilketaren erantzule presidentea eta honen emaztea egin zituen. Antza denez, Rosenbergek Banrural (Gobernuko edo estatuko bankua) banketxearentzat lan egiten zuen eta presidentearen eta honen ingurukoen diru kontuetan irregularizazioak aurkitu zituen. Zer eta, narkotrafikotik lortutako diruaren zuriketa. Aurrez gainera, Banruraleko zuzendaritzako kide bat hil zuten diru-zuriketarekin ados ez egotearren, eta arrazoiak izkutatze aldera, alaba ere hil egin zuten, lapurreta itxura emateko. Rosenberg denataz konturatu omen zen eta kontu guzti hauek prentsara eramango zituela adierazi zion Banruraleko zuzendaritzari. Egun batzuk geroago hil zuten.
Harrezkero, protestak eta manifestazioak antolatu zituzten, justizia eskatuz batzuek, presidentearen dimisioa ere eskatuz zenbaitek. Gobernuak bere burua babesteko beste manifestazio bat antolatu zuen, bere alde; departamentuetako gobernadoreak hiriburuan egingo zen manifestaziora jendea gonbidatzera derrigortu zituen gobernuak, bestela laguntza soziala murriztuko zietela mehatxatuz. Bestetik, manifestaziora joango zen bakoitzari 50 quetzal (Guateko dirua) emango eta elikagaiak banatuko zizkiotela jakinarazi zuten, baita hala egin ere. Bi manifestazioak egun bererako deitu zituztenez (Gobernua bigarrena izan zen deialdia egiten, noski), manifestazio ibiltariak izan ordez kontzentrazioak egiteko erabakia hartu zuen gobernuak. Ez zen istilu nabarmenik izan, beraz.
Kasua argitzeko, presidenteak EEBBetako FBIari eskatu zion ikerketa egin zezan (de txiste...).
Zalaparta guztiaren ostean, gaia komunikabideetatik desagertu da, baina jendeari entzun dioguna da: "lo de siempre, un Gobierno ladrón". Baita beste hau ere: "esto puede desencadenar un golpe de estado". Kontu arrunt eta ohiko bat balitz moduan. Beste bat, beste gobernu lapur eta korruptu bat. Etsipen politikoa dago. Badakizue hori zer den, ezta?
Deigarria izan zen, eta nahasgarria ere bai, Xelan antolatu zuten "Marcha por la Paz" izenekoa, justizia eta bakea eskatzeko. Zapatua, goizeko 10ak, eguzkia gogor Parke Zentralean. Lagun suitzarrak eta laurok gertaeraren testigu izan nahi genuen eta eserleku batetik bilakaera guztia ikusi genuen. 20-30 lagun, hiriko aberatsenetakoak, beltzez jantzita, eguzkitako betaurrekoekin, urrezko eta zilarrezko bitxiekin, Levis prakekin eta McDonaldseko edari eta janariekin. Ez genuen horrelakorik espero! Lotsagarria izan zen. Aberatsenak justizia eske? Indigena eta pobreek ez daukate horrelako lelokerietan parte hartzeko astirik. Horrelako kontuek ez dituzte kezkatzen, beren egunerokoak berdin jarraitzen duelako, eta jarraituko ere bai, gertatzen dena gertatzen dela.
MUGAK DESAGERTU!
Desagertu daitezela mugak behingoz! Ez da oihu abertzalea, ezta hippiea ere. Mugetako burokrazia faltsua, gogaikarria eta antzeztua behin ezagutzearekin nahikoa delako, edo inoiz ez, hobe.
Hiru hilabete beteko genituenez Guatemalan, Mexikoko mugarantz abiatu ginen, egonaldia luzatzeko zigilu eske. Guateko lehiatilara hurbildu eta irteerako zigilua ipini ziguten. Iñigok ia sarrerakoa ere ipiniko zigun galdetu zion funtzionario andreari, baina atzeko funtzionario gizonak esan zigun derrigorrez eta legez 72 ordu (edo bi edo hiru egun, edo... berak ere ez zekien ondo zer esan...) egin behar genituela herrialdetik kanpo. Haserretu egin ninduen entzuteak, lehenago egina baineukan, kanpotar askok moduan, irten eta sartu egun berean. Haserre xamartuta, Mexikoko bulegora joan ginen. Han geneuzkan zain funtzionarioak, zintzoa eta gaiztoa. Sarrerako zigiluarekin batera irteerakoa ere ipintzeko eskatu genien. Zintzoak gaiztoari: "Si solo es para renovar, se puede, ¿no?". Gaiztoak: "No, tienen que permanecer 72 horas en Méjico". Berriz galdetuta, zintzoak aholkatu zigun txanda aldaketaren ostean proba egiteko, hiru ordu barru. Bete genituen migrazioko orrietan zigilu bat ipini zuen: "ordaintzeke". Zintzoa omen... Gu retenitu hiru egunez? Comoooooor? No no.
Are amorratuago, zer egin asmatu ezinda, pareko espaloi ertzean jarri ginen, pentsakor eta eztabaidan, jendea mugaren alde batetik bestera lasai nola pasatzen zen begira. Ordubeteko tentsioaren ostean, Guateko lehiatilara bueltatzea erabaki genuen. Estuasun pixkatekin bueltatu ginen Guateko aldera, mexikar poliziek pasaportea eskatuko ote ziguten beldur. Lasai pasatu ginen. Euria hasi zuen gogor. Euripean geratzeko tentazioa izan genuen funtzionarioei peeeena pixkat ematekotan, baina ez horixe. Busti? Eta alperrik izango bazen? Ez ez. Nazkatu ginen zain eta lehiatilara joatea erabaki genuen azkenerako. Sinatzen ez baziguten, bi egun beranduago itzuliko ginen. Baina Mexikora, ezta pentsatu ere.
Sarrerako zigilua eskatu eta ezezkoa. Hurbildu orduko, lehen ezezkoa eman zigun gizonezkoa atzeko eserlekutik jaiki eta ezetz esatera etorri zitzaigun. "Por favooooooooor... háganos el favoooooor... Ya le digimos que somos voluntarios con niños de la calle y prevención del SIDA. Queremos volver a trabajar" esan zion Arik (Guateko taktiketara ohitu da. Ospitalera senideak bisitatzera joan nahi dutenek horrela jardun behar izaten duteospitaleko zaindariekin eta harrera bulegoko langileekin. Tristea eta gogorra). "NO, la ley dice que tiene que estar fuera del país 72 horas. No les podemos poner los sellos en un día". "Qué bueno que estuviéramos en Méjico tres días de vacaciones, pero queremos volver a trabajar; queremos estar en Guatemala". nik (Arik)."No se puede. Esto es de tránsito, para controlar las salidas y entradas. Para permanencia tienen que ir a Guate Ciudad". "No sabíamos, no queremos problemas. Háganos el favor". "No se puede." Nazkatu nintzen erreguka. "Y, ¿dónde es para permanencia?" modu zakarrean. "En la Capital". "En la Capital, ¿dónde?" "en extranjería" "Y ¿dónde está?" Ez genion ulertu baina helbidea eman zigun. "Bueno, pues nos vamos para allá, gracias." Muturtuta. Buelta eman nuen eta ez dakit nola konturatu nintzen funtzionarioak eskua atera zuela lehiatilaren kanpokaldera. Berriz hurbildu nintzen. "Por esta vez, le haremos el favor. Por esta vez. Pero son 20 Q de impuestos cada uno". Onartu, ordaindu, zigilua jaso eta aire! Gogoz eta pozik alde egin genuen handik. Hurrengo eguneko Tajumulco sumendirako ibilaldiak kendu zizkigun tentsio guztiak. Baina... madarikatuak mugak! Ta gu, euskaldunok, mugak ipini nahian...
NO VAMO A CUBA, MI AMOOOOOOOOL!
Bihartik hilaren 27ra arte, Cubako kontu eta komeriak.
Iruzkinak
Aitor 2009-06-11 10:31 #1
Aupa!

Sarrera honetan kontatzen duzuena tamalez ohikoa da horko parajeetan ezta? Bai politika mailan eta baita administrazioan ere iruzurra, hilketak eta lapurretak eguneroko ogia dira. Nahiz eta ofizialki demokrazia baten bizi gertaera hauek jendearen konfiantza pikutara bialtzen dute eta injustizia areagotu jauntxoen mesedetan.

Mugen inguruan komentatzen dozuenarekin bat nator. Mugarik ez! Herri ezberdinen kultura babestu eta bultzatu behar dira eta herrialdeen arteko elkarlana areagotu. Mundu hobeago bat lortuko litzake horrela eta justuagoa ere. Jende gehiengoa horren aldekoa garala uste dut baina agintzen dutenek (aberatsek) ez daude gura.

Diskurtsotxua atera zait bat! Joee. Bueno pentsatzen dudana esan dut behintzat. Segi idazten gertatzen zaizuenaz eta ondo ibili Cuba aldean!

Besarkada bat.

Aitor

Utzi iruzkina: