Goseari aurre egiteko, galletak!
Joan zen barixakuan jaso nuen lagun baten mezua, El Pais egunkariak Guatemalari buruzko artikulu bat argitaratu zuela eta. Bertako gobernuak "estado de excepción" deitu omen du, goseteagatik. (Hau nobedadea! pentsatu nuen nik).
(Artikulua irakurtzeko)
Guretzat uda izan den garai gozo, epel eta alai honetan, lehorte handia izan da Guatemalako ekialdean bereziki. Beraien oinarrizko elikadura osatzen duten arto eta baba uzta handia galdu dute; artoaren %60 eta baba uztaren %80, gutxi gora behera. Gosez daudela, alegia. Ume mordoska hiltzen ari da egunero (beste herrialde askotan moduan) desnutrizioagatik. Beste askok gaixotasunak harrapatzen dituzte bata bestearen atzetik, eta ez dira gosez hildakotzat hartzen. Gaixotasunen izenean hiltzen dira.
Baina orain artean ere ez dira janez lepo ibili. Ez dago gizen askorik, artoaren almidoiagatik puztuta ez bada. Lehorteak lehendik zegoen arazo larri bat agerira ekarri du eta gobernuak horren aurrean zerbait egin beharra izan du, nazioarteko iritziak gehiegi kritika ez dezan. Eta ze neurri hartu dute? Nazio Batuak gailetak banatzen ari dira, gaileta elikagarriak. Txistea dirudi. Gobernuaren neurrietako bat: kanpotik elikagaiak erostea legeak eskatutakoaren gainetik. Berriz ere negozioa izango dugu gosez daudenen kontura. Berriz ere bai.
Gosez hiltzen daude, baina ez lehortea izan delako, ez zer janik ez dutelako. 500 urte baino gehiagoz zapalduak izan direlako eta izaten jarraitzen dutelako, baztertuak, eskubide sozial eta politikorik gabe, gure bizimodu erosoari eusteko esklabu.
Gu ere bagara arduradun.
Bideo batzuk:
LEHORTEAZ: http://especiales.prensalibre.com/sequia/
GOSEAZ: http://especiales.prensalibre.com/escasez/index.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: