sosiuz

Edertasunak mendeak behar dituelako

Herrialdea ezagutuz

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-05-12 01:42

2009-04-09 (aspaldi xamar...)Aspaldiko partez idazteko lanabesak hartu eta zerbait grabatuta uztera prestatu naiz. Eta ez da, ez ezer berezirik pasa idazteko modukoa (edo bai!), ez dut ausnarketa berezirik egin ezeren inguruan; ondorioz, datozen lerroetan hemengo bizipenen berri ematera dedikatuko naiz.Otsailaren 25az geroztik ezer egin gabe egon nintzen ia hilabetez. Denbora horretan Julio Verne irakurri dut, sukaldatu eta gauza gutxi gehiago. Hemen ez da oso erraza leku hau eta hura ikustea, ze garraioa oso nekagarria da. Adibidez, 90 Km egiteko hiru ordu behar dira, hori atzerapenik ez i...


Negar eta barre, kaka berde

1
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-05-10 19:40

Bada garaia eguneko ordu gehienak zertan ematen ditugun azaltzeko (jan, jin, jun, jo eta loz aparte). Egiten dugunaren pusketatxo baten azalpentxo bat sikiera.ARIDuela sei urte ezagutu nituen ume, ama eta familiekin hara eta hona dihardut, Las Rosas auzoko bazterretan gora eta behera. EDELAC edo Escuela de la Calle elkartearekin eta Caras Alegres Fundazioarekin elkarlanean ari naiz. Lehenengoarentzat diru iturri baten bila jardun nuen lehenengo asteetan eta egun batzuren eta mila emailen ostean, bilera bat egitea lortu dut Educacion Sin Fronteras izeneko elkartearekin, interesgarria izango ...


Ama

1
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-04-21 00:49

"Oroitzen zaitudanean, AMA                                            sukaldean egoten zara                                                &nb...


Estresa eta usoak

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-04-20 18:52

Hiru hilabete joan dira etxetik irten genuenetik. Txiro kantariak entzunez eta eguzki gorringoaren azken argipean, hiru hilabeteotan ahaztua nuen estresaren hatzaparrak gainetik kentzen dihardut, itolarria arintze aldera. Ikasle bati lan bat egiten laguntzen jardun dut, azken orduan eta arrapataka, eta aspaldiko partez prixa eta estresak lepoa estutu didate. Ahaztuta nengoen zein itolarri eskasa den. Bidai honetan oso lasai gabiltza, denborari denbora eman eta hartuz, patxadaz, sosiuz, ondoen esateko, eta gaur halako larritasuna pasatu dut... Sosiuz nahiago dut, zalantzarik gabe. Azkena iza...


"No asistimos en estas tierras a la infancia salvaje del capitalismo, sino a su cruenta decrepitud. El subdesarrollo no es una etapa del desarrollo. Es su consecuencia. El subdesarrollo de América Latina proviene del desarrollo ajeno y continúa alimentándolo. Impotente por su función de servidumbre internacional, moribundo desde que nació, el sistema tiene pies de barro. Se postula a sí mismo como destino y quisiera confundirse con la eternidad. Toda memoria es subversiva, porque es diferente, y tambien todo proyecto de futuro. Se obliga al zombi a comer sin sal: la sal, peligrosa, podría d...


Gogorra eta ederra

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-03-17 01:10

GOGORRA: Mozkorrak lurrean botata ikustea (eta arnasa hartzen duela ziurtatzea), poliziaren zintekin moztuta dagoen kale bat ikusi eta gizon bat tirokatu berri dutela enteratzea, umeak eta nagusiak (gizonezkoak gehienak) kola usaitzen ikustea, tratu txarrak jasaten dituen emakumeen negarrak eta kontakizunak entzutea, taloak gatzarekin dela batzuen jatordua jakitea, lana bilatu ezinak eta diru ezak sortzen dituen egoera larriak, beste urte askoan zoritxarrez herrialdeak berdin jarraitu beharko duela jakitea (agintari lapur eta bihotzgabeegatik eta yanki eta europarron lapurreta eta zapalku...


Duela pare bat aste iritsi ginen Guatemalara. Pare bat aste Xelako karriketan aurrera eta atzera, gora eta behera. Inken ondorengoen artetik Mayen ondorengoen artera pasatu gara. Kultura desberdinak, janzkera edota hizkuntza desberdinak. Argentina iparraldean Ketxua ia hila zegoen, hemen ordea, K'iche asko hitz egiten da, eta Guatemala osoan beste hamaika hizkuntza hitz egiten dira. Gaur egun bizi-bizirik dauden hizkuntzak dira. Esan dezakegu orduan hispanizazio, españolizazio, deskubritze, konbertitze eta hitz kolono guzti hoiek porrot egin dutela inguru honetan. Hemen hiritik irten ezkero...


Bideo batzuk, bitartean

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-03-11 00:00

Inurri azkarrak (gure ANTZekoak...)Deabruaren zintzurra (Iguazu)*laister  gehiago*


Xelaaaa Xelaaaaaaaaa

3
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-03-03 22:22

Parke Bolivaaaaaaaaar!!!Rotonda, Rooooosas!!! Democracia, Hiper, Hóooooooospital!!!!! Aurpegiak, koloreak, hizkuntzak, azentuak, paisaiak... berriz nere zentzumenak laztantzen. Batzuetan sentitzen dut ez naizela inoiz joan. Ez nintzela orain hiru urte hemendik joan. Nere beste mundu honetan nere beste bizitzak jarraitzen du eta Iñigoren berri bat hasi da.


GERO ARTE ARGENTINA

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-02-27 20:28

Agur Argentina, gero arte. Gero, bihar, datorren astean, hilabetean edo datorren urtean, ez dakit noiz baina zu, Argentina, aniztasunaren lurralde, edertasunez nahiz iguinkeriaz osatua zauden herrialde hori, bixitatzera etorriko natzaizu. Zu hemen geratzen zara eta ni banoa, baina etorriko naiz. Berrogei egun inguru egin ditugu Argentinan eta horren analisi edo islada bat egin nahi dut baina etzait erraza egingo. Lagun ugari bisitatu ditugu eta herrialde hau beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izan dut. 2004-koa alderatuz,hemengo herritarren poza, juerga, resignazio, amorru, biltzeko arrazo...