Gogorra eta ederra

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-03-17 01:10

GOGORRA:

Mozkorrak lurrean botata ikustea (eta arnasa hartzen duela ziurtatzea),

poliziaren zintekin moztuta dagoen kale bat ikusi eta gizon bat tirokatu berri dutela enteratzea, umeak eta nagusiak (gizonezkoak gehienak) kola usaitzen ikustea, tratu txarrak jasaten dituen emakumeen negarrak eta kontakizunak entzutea, taloak gatzarekin dela batzuen jatordua jakitea, lana bilatu ezinak eta diru ezak sortzen dituen egoera larriak, beste urte askoan zoritxarrez herrialdeak berdin jarraitu beharko duela jakitea (agintari lapur eta bihotzgabeegatik eta yanki eta europarron lapurreta eta zapalkuntzagatik). Pobreak ez dira pobre pobre izateko jaio direlako. Badakizue, ezta?

Nik, europarrak, ez dakit bihar zer jango dudan. Hark, guatemaldarrak, ez daki bihar jango duen.

Gogorra, ederra ala itxaropentsua? Zuek sailkatu.

EDERRA:

bazter guztietan ikusten diren irripar eta barreak, "monólogos de la vagina" antzezlanean 7 urtetik 70 urtera bitarteko emakumeak aluaz libreki berba egiten entzutea, bertako askoren aurrera egiteko grina eta gogoa, kultura eta hizkuntza mayak mantentzen direla igartzea, bere buruaz eta beste askotaz kezkatzen direnak ezagutzea.

Azoka egun batez, San Pedro La Lagunan (Atitlan).

 

ITXAROPENTSUA:

Kaleko umeak ziren duela 6 urte Juan Hernandez, Juan Tay eta Miguel. Hogar Abierto delakoan ezagutu nituen. Orain batek turismo agentzia batean lan egiten du gida modura eta kaleko umeei laguntzeko gune bat sortu nahi duela kontatu dit. Besteak inprenta batean lan egiten du duela 3 urtetik eta azkenengoak autobus gidariei laguntzen die. Bada zerbait. Lortu daiteke zerbait.

Kaleko umeak izan zitezkeenak Kaleko Eskola edo Escuela de la Callen ikasi ostean, medikuntza, arkitektura eta antzeko ikasketak egiteko prestatzen ari dira. Bada zerbait. Lortu daiteke zerbait.


ATITLANEKO IRUDI BATZUK

Arropa garbigailua, bainugela, igerilekua... denetik da lakua.

 

Zeinek esan du nekazariak ez direla sexyak?


ETXEKO ESZENAK

Xelaren zatitxo bat, goizero ikusten duguna

Gure etxeko umetxoa, goizeroko pasirako laguna eta harrapatzen duen guztia txikitzen duena.

Zulotik begira...

Zulora begira...

Txorraden hasiera... Self portait 01

Txorrada garatzen... Self portait 02

Txorrada hobetzen saiatzen... Self portait 03

Txorrada prefektua... Self portait 04

Txorradaren klimaxa! Self portait 05

Hau lotssssa.... (Ari)

Agur Moxoloxxx (Iñi)


Utzi iruzkina: