Ama
"Oroitzen zaitudanean, AMA sukaldean egoten zara mahaia laurentzat iminita, aulkian eseri eta lehiotikbegira, kristala lausotzen duen lurrina kendu gabe. Eta nik badakit zure begien ondoan nagoela."
Ama guztientzat, bereziki zuretzat, Lola.
Arima haize brisa ttiki bat besterik ez denean, gorputza hazi eta sortuz joaten da eta arima edozein bazterretatik jotzeko gai den haize indartsu bezain leuna denean, gorputza desegin eta haizea gerarazten du. Kaiolan sortu eta bertan hiltzen den txoria bezala delako arima gorputzean.
Bizitzea sentitzea da, sentitzen dugunean bizi gara. Egunetik egunera gehiago bizi naizela sentitzen dut eta sentitzen dudalako bizi naizela gehiago. Berdin esan nezake sentitzen dudan guztia bizirik dagoela, edo sentitzen ditudan arima guztiak bizirik daudela nigan.
Ezagutzen ditut egunero osasuna galduz doazen emakumeak, egunero ezagutzen ditut eta egunero dihardute osasuna galtzen, seme-alabengatik dutena eta ez dutena ematen, senarren berekoikeria eta bortizkeriengatik oinazean.
"Cada hijo me ha quitado una vida y yo he dado una vida más por cada uno de ellos. Ya no me queda más vida que una pequeña parte de la mía que mi esposo trata de matármela sin éxito". (Hemengo edozein emakumek esan dezakeena)
Bizi AMA, bizi emakume, bizi lur, bizia eman dezakeena ez baita inoiz hilko.
Guretzat.
OCOS, PAZIFIKOAREN URERTZEAN
Ocos eta Tilapita arteko estuarioa
Arrantzaleak ikusi genituen, itsaso zakarrean eta ibai lasaian bainatu ginen. Herri lasai eta ederra.
Iluntzean eguzkia itsasoan itotzen da.
Hare beltzaren gainean lo egin ostean, magikoki, palmera basoaren ostetik irten zen gorringoa, ihintz tanteri argi emanez.
Etenik gabe pelikanoak taldeka hegan ikustea, aireratuz eta olatuen gain-gainetik joanez, oso ederra izan zen.
Kilometroak eta kilometroak hare eta ur, eta arima bakar bat ere ez gure begi bistan.
Bainatu ostean eguzkiaren epeletan...
Itsaso Barean aurki daitekeen fauna arriskutsua...olatu bortitzekin borrokan, ito beharrean...
ETXEKO IRUDIAK ETA PAILAZOKERIAK
Andele andele...
Salam alekuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuum!
Adriana eta Vicente suitzarrak, lagun onak.
Tim, ingelesa, eta Alejandro guatemalarra (saltzerua, gure gaitzizenez).
Egongelan, batzuk irakurtzen eta besteak eguneroko bixamonarekin.
Bideo-liburugela atzean.
ETXEKOON AFARIA
Clayton kanadarra eta Katy neska-lagun guatemalarra
Iruzkinak
unai 2009-04-21 15:51 #1
Urruti zabizie baina ze gertuko eitxen jatazen zuen jardunak, serixo. Gertuko zuen hitz eta argazki bakoitzak transmititzen dabenagatik (deskribitzeko baino handixagua dan zeozer badago), eta gertuko baitxa be azken garaixotan egiten diharduzuen hausnarketen inguruan tokatu jatalako hemen be jende batekin jardutia.

Lesakan egon gara egun batzuk pasatzen, hango andra edadetu baten nekazal etxe baten... edarto baten ibili gara portzierto! Eta harritxu ninduan amen sakrifiziño eta gaztion utzikerixaz zeukan diskurtsoak. Ixa bi mosu be emon notxazen...

Badakitx europear danok daukagula munduan gertatzen ari danaren erru parte bat, baina gu gazte madarikatuok nora daroiagu mundua? Lehengo bizimoduari parre egiten dotsagu, baina gaur egun daramagunari kiratsa darixo alde guztixetatik.

Euskal Herrixak estatu kategorixarik ez dauka gaur egun eta beraz ezin izan dau bestelako estatuen gaineko politikarik aurrera eraman, baina ikusitxa hemengo enpresa zenbaitxek hortik zehar egiten ditxuztenak (iberdrola, Aguas de Bilbao, BBVA...) zer espero behar genuke Euskal Herri independente batetik? Ez al ginateke zapalketan txapeldunak izango? Behin Buenos Airesen ondokoa esan zion Miren Azkaratek maputxe bati (neuri belarriz entzunda): "Europan lehen-mailan egon nahi badugu, mundu mailako orain arteko gure ekonomi politikak bere horretan jarraitu beharra dauka". Bakarrik falta zitzaion esatea: izorrai!

Eta bai, bixen bitxartian egingo dira fabriketan protestak, egingo da Greba Orokorra maiatzaren 21ean, baina guk jarraitzen dogu pakete batzuk izaten. Jarraitzen dogu gaur eguneko sistema kapitalista berreraikitzeko prozesua ondo irtengo ote dan amesten... herrien mundu parekide bat eraikitzea lehentasun ez dan bitxartian, Euskal Herritxarrok be munduarekin batera desagertuko gara!

Muxu bana bixori, eta segi haize freskoa bidaltzen gure herri madarikatu honetara!

Utzi iruzkina: