Hankapetik ihes egin ezinda
"No asistimos en estas tierras a la infancia salvaje del capitalismo, sino a su cruenta decrepitud. El subdesarrollo no es una etapa del desarrollo. Es su consecuencia. El subdesarrollo de América Latina proviene del desarrollo ajeno y continúa alimentándolo. Impotente por su función de servidumbre internacional, moribundo desde que nació, el sistema tiene pies de barro. Se postula a sí mismo como destino y quisiera confundirse con la eternidad. Toda memoria es subversiva, porque es diferente, y tambien todo proyecto de futuro. Se obliga al zombi a comer sin sal: la sal, peligrosa, podría despertarlo. El sistema encuentra su paradigma en la inmutable sociedad de las hormigas. Por eso se lleva mal con la historia de los hombres, por lo mucho que cambia. Y porque en la historia de los hombres cada acto de destrucción encuentra su respuesta, tarde o temprano, en un acto de creación."
Eduardo Galeano, "Las Venas Abiertas de America Latina"
Ausnartzen jardun dugu gaur ere, beste behin. Munduko bazter honetan gure sistema mendebaldarrak egiten duen kaltea izan dugu ahotan, beste hainbatetan moduan. Ekonomikoki guztiz zapalduta daude eta kulturalki inguratuta. Eduardo Galeanoren liburu adierazgarri eta erakusgarriak oso ondo azaltzen ditu herri honek, kontinente honek, azken 500 eta piku urteeetan gure partetik jaso duen zapalkuntzaren arrazoiak eta adibide zehatz eta erraz ulertzekoak, politikan eta ekonomian adituak ez garenontzat ere. Eta ez uste gaur egun egoera desberdin dagoenik. Gaurko Prensa Libre egunkariko titularrak dio: "EEUU ofrece mediar en creditos anticrisis". Berak eragindako krisia gainditzeko, lapurretan jarraitzeko prest azaldu da, argi eta garbi. Gobernuari dirua lagako dio, beste zor haundiago bat sortzeko. Eta gainera, laguntzen dabiltzala esaten dute, eta hemengo gobernua laguntza jasotzen. Hau da hau lotsagabekeria!! Eta ez pentsatu europarrok libratzen garenik, molde berdinekoak gara eta.
Horrekin batera, diru kreditu faltsuekin batera, guri aspirinak saltzen dizkiguten Bayer-ek ehundaka ongarri eta pestizida saltzen ditu bazterrotan. Eta nekazariak erosi, erabili eta potoa edozein lekutan uzten du. Hori bai, kaleko merkatuetako barazkiak oso ederrak eta koloretsuak dira. Atzo ondoko herriko baratzak ikusten izan ginen eta izugarria izan zen. "Altamente peligroso" ipintzen duten potoak edozein lekutan botata hutsik, eta barruko dena inguruko baratzetan. Latza.
Almolongako baratzeetan
Pozoia zabaltzen...
Zer bota, hura jan...
Eta zein da gobernuaren programa berria?? Adi:
- Roberto Dalton (A aldea): Nekazal Garapenerako programaren zuzendaria.
- Roberto Dalton (B aldea): Disagro enpresako jabeen senitartekoa, nekazal pozoiak saltzen dituena.
Nekazal Garapenerako Programak kredituak emango dizkie nekazariei ongarriak eta pestizidak eskuratu ditzaten, Crédito Hipotecario Nacional bankuaren bitartez. Zur eta lur geratu naiz.
Ez dago zorte hoberik EHko nekazarientzat, baina hemen benetan egoera beldurgarria da. Zapalduta, estututa eta kontrolatuta. Ahotsa jasotzera ausartzen denak ez du berriro ez hitzik esango ezta arnasarik gehiago hartuko ere. Batzuetan lotsa sentitzen dut mendebaldarra izatearren. Askotan.
Beste adibide erakusgarri bat:
UNITED FRUIT COMPANY GUATEMALAN
Almolongarrak merkatuan, barazkiak eta beste erosten.
Arropa tradizionaleko kolore biziak tinte kimikoekin eginak daude. Ederrak baina oso kutsakorrak. Badaude tinte naturalak erabiltzen dituzten emakume ehuleen elkarteak ere.
Almolongarren sena izango da...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: