GERO ARTE ARGENTINA

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-02-27 20:28

Agur Argentina, gero arte. Gero, bihar, datorren astean, hilabetean edo datorren urtean, ez dakit noiz baina zu, Argentina, aniztasunaren lurralde, edertasunez nahiz iguinkeriaz osatua zauden herrialde hori, bixitatzera etorriko natzaizu. Zu hemen geratzen zara eta ni banoa, baina etorriko naiz.

Berrogei egun inguru egin ditugu Argentinan eta horren analisi edo islada bat egin nahi dut baina etzait erraza egingo.

Lagun ugari bisitatu ditugu eta herrialde hau beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izan dut. 2004-koa alderatuz,hemengo herritarren poza, juerga, resignazio, amorru, biltzeko arrazoi, manifestatzeko arrazoi edota arazoak barruragotik ikusi ditudala iruditzen zait. Bertako herritarrekin gehiago egon naiz.

Hemengo krak egoeratik 9 urtetara, eta ni etorri nintzela 4 pasa direnean, gauzak hobeto ikusten ditut. gose guitxiago dagoela iruditu zait (bat gehiegi bada ere), eskale gutxiago, lan edo soldata hobeak. Gure hango bizimoduaren parekotasuna du hemengoak. Antzera irabazten da eta gastu basikoak ere antzerakoak dira. Desberdintasun bakarra da gure txanpoinak 4-5 aldiz gehiago balio duela. Guretzat oso ondo baina noiz etorri ahal izango dira gure lagunak gure herrialdea ezagutzera? Ahal izango ote dute?

Txanponik bai?

Txanponen gaiak gai denak gainditu ditu. Txiste bat dirudi baina guztiz egia da. Azken goizean hiru gauza erosi behar izan genituen 2,20 peso txanponetan lortzeko, autobusa hartzeko. Flipantea da. Esaten da txanponaren materiala (metala) txanpona bera baino garestiago dela eta orduan autobusetako konpainiek urtu egiten omen dituzte materiala saltzeko. 40 milioi pertsona eta milaka kilometrotako herrialdea txanpon gabe geratzen ari da. Beti kontuak ateratzen ibili behar da bueltak jasotzean ahal bezain txanpon gehien jasotzeko eta propina inoiz ez txanponetan, bileteetan baizik.  

Aberria ala bizi

Abertzaletasuna ulerkaitza egiten zait. Nola sentitzen duten Argentina iparraldetik hegoraino eta Andeetatik Atlantikoraino. Banderaren koloreak maite dituzte eta himnoa edonork daki, eta sentimenduz abesten dute. Bai Guaraniek edota Calchaqui bailaretan orain dela 200 urte erahil zituztenen ondorengoek, baita 80-ko hamarkadan desagertutakoen guraso edota seme-alabek. Nolatan haserretu daiteke Jujuy-ko zahar bat esanez "Malvinak lapurtu zizkiguten!", ezin dut ulertu.

Real Politik

Beste gauza bat idatzita utzi nahi dut politika gaietan. Nola da posible hau bezalako (beste edozein bezala) herrialde bat senar emazte batzuen agindupean egotea? hau da, Nestorrek bere agintaldia amaitu zuenean (ez naiz sartuko ondo edo gaizki egin zuen esatera) herriatrren ustez gidari onenaren lekukoa bere ematzeari pasa zion. Noski, hau ere herriak aukeratu zuen. Eta nire galdera da, ez ote zegoen beste inor hoberik? zein bikote perfektua hau; ez al da beste inor miloika pertsonen artean hauen parekorik? kurrikulumak ikusitya bada gizon bat konfidantza punttu bat ematen didana, azken hauteskundeetan presidentetzarako aurkeztu zena, Pino Solanas berau. Zinemagile eta dokumentalista esanguratsua. Politikan aldiz porrot galanta jaso zuena, %2 bakarrik lortuz. Nere lagun Fede berau boitatzeko asmoz gerturatu zen hauteskunde egun hartan bere boto eskolara baina Pino Solanasen papeletarik ez zegoen (gertukoa zait egoera hau). Mahaiko presidenteak esan zion: "ElegĂ­ otra papeleeeta, y lihto".

 

 

 


Utzi iruzkina: