Negar eta barre, kaka berde
Bada garaia eguneko ordu gehienak zertan ematen ditugun azaltzeko (jan, jin, jun, jo eta loz aparte). Egiten dugunaren pusketatxo baten azalpentxo bat sikiera.
ARI
Duela sei urte ezagutu nituen ume, ama eta familiekin hara eta hona dihardut, Las Rosas auzoko bazterretan gora eta behera. EDELAC edo Escuela de la Calle elkartearekin eta Caras Alegres Fundazioarekin elkarlanean ari naiz. Lehenengoarentzat diru iturri baten bila jardun nuen lehenengo asteetan eta egun batzuren eta mila emailen ostean, bilera bat egitea lortu dut Educacion Sin Fronteras izeneko elkartearekin, interesgarria izango dena.
Caras Alegres taldeak ludoteka antzeko bat dauka arratsaldetarako eta emakumeentzako proiektu berri bat. Haiekin ere tarteka jarduten dut, egun berezietan, igeriketa ikastaroetan eta abar eta abar.
Beste lan arlo bat emakumeen osasun egoera oso txarra dela eta, zenbaitekin medikuengana eta ospitalera joaten dihardut, baita hainbat gazterekin ere, ebakuntzak eta kontsultak direla medio (norekin joanik ez dute eta).
Ikasketekin jarraitzeko beka sistema bat sortu genuen duela 5 bat urte eta hauekin ere badihardut, txosten bat osatzen, hitzaldiren bat edo beste prestatzen eta hileroko jarraipena egiten.
Zer gehiago...
Etxez etxeko elkarrizketa eta datu bilketa egingo dugu datozen egunetan, familien egoera zein den zertxobait gehiago ezagutzeko. Baita auzo mailako diagnostiko bat ere.
Eta beste hainbat ekimen ume eta amekin, bixita, berbetaldi, kontu latz eta alai.
Hau kurrikuluma...
IÑIGO
Guatera iritsi eta hilabete inguru ezer egin gabe pasa ondoren, Stef izeneko pailazo batekin kontaktuan jarri nintzen, proyecto payaso-ko arduraduna. Esan behar proiektu honen berezitasuna antzerki bitartez HIES-ari buruzko informazioa zabaltzea dela. Eskola, osasun etxe, kartzela, putetxe etab.-etan. Bilera bat egin eta diseinatzaile grafiko lanetan jarduteko proposamena luzatu zidan, baita txofer aritzeko ere (datozen lerroetan kontatuko dut istoritxoa).
Ordenagailu berri bat erosi eta lanean hasi nintzen. Lanean hasteko programak behar nituen eta saiakera zabala eta lorpen murritza izan bazen ere, Maolon bitartez iritsi zitzaidan lanabesetako bat (eskerrik asko saiatu zareten denei). Lanabesak prest, gogoa zabal, ekin lanari.
Momentuz kamiseta diseinatu dut, Frantziako Action Clown taldearentzat eta Guatemalako Proyecto Payasorentzat. Triptikoak eta kartelak martxan dira. Lan honetatik onena da gustora egiten dudala eta talde oso ona ezagutu dudala. Etorkizunean ere lanak egiten jarraitzeko asmoz bueltatuko naiz Euskal Herri "sozialistara".jejeje
Esan dudan bezala beste lanetako bat txofer lana da. Hau da, antzerki/clown taldeak jaso eta beraiekin pare bat edo hiru egunetarako gira egiten da. Hau esan zidatenean, lehenbait lehen Legardari nere kotxeko karneta eskaneatu eta emailez bidaltzeko eskatu nion. Nik, karneta txuri-beltzean inprimitu eta pasaportearekin batera ateratzen det gira bakoitzean. Egun batean poliziak hiru bider gelditu ninduen, hiru kontrol. Pasaportea, kotxeko karnet zerri hori erakutsi eta IHES-agatik hitzaldiak ematen genituela esanez sigasiga entzun nuen hiruretan. Euskaldunok ez gare ohituak horrelakoetara ezta??
Berez taldeak badu gidari bat baina lesionatuta dago, ondorioz ni nabil gidari lanetan. Gauza da zegaitik dagoen lesionatuta. Ba duela pare bat hilabete Stef aireportura eramatera joan zen, goizeko bostak inguru omen ziren, eta Stef utzi eta metro gutxira bandaloak irten omen zitzaizkion bidean, pistola eskutan zutela. Kotxea gelditu eta jeisteko esan omen zioten. Miguel Angel izeneko gidariak ordea jeitsi ezkero berau akatu eta kotxea lapurtuko zuten bildurraz makurtu eta topeeee azeleratu zuen. Lapurrak atzean geratu ziren baina tiroka hasi eta bala batek besoa harrapatu zion, hezurra hautsi eta bala jarlekuan sartuta geratu zen. Gidari gaixoak trauma hori pasa eta gero, besoa odoletan zuela hiru orduko bidaia egin zuen Guate hiriburutik Xelaraino. (Lasai ama, atte, amama ta danak eehhhh!!! fale???)
Gidari lana esan zidatenean ni gustora geratu nintzan. Antzerki taldearekin hona eta hara, lekuak eta jende desberdina ezagutzen. Gauza politta iruditu zitzaidan, duela aste pare bat ordea istorio hori entzun nuen etaaa..... mekabelaletxe!!
Hauetako batean San Mateo Ixtatanera joan ginan, Huehuetenango probintziako iparraldeko herritxo itxi eta galdu batera. Galipota bukatu eta 4 ordu 4x4 batean. Mexikoko mugatik gertu. puuuffff kasakrixton!!! Jende gutxi iristen da hara. Eta batik bat, azal txuriko gutxi. Ta ni han, neure kotxeko kanet trutxuekin 15 orduz txofer (-1 bazkaltzeko -1 afaltzeko), 390 km bakarrik egiteko, argazki kamara hartuta erreportai majo bat egiteko gogoz.
Ordu pillo hartan kotxean gai asko irten ziren, hauetako asko Sara gure Ixtataneko kontaktuak kontatu zituen.
Ba gauza da, herri honetan edo inguru hauetan argazkilariak ez zaizkiela batere gustatzen. Lapurtzat dituzte, ume lapurtzat. Gurasoek umeei txikitan erakusten diete azal txurikoak argazkiak ateratzen dituztela gero umeak kanpoko herrialdeetan saltzeko. Eta kasuak egon dira kanpotarrak argazkiak ateratzen ibili eta konturatzerako herritar guztiak bueltan zituztela matxeteekin. Lintxamendu ikaragarriak izan omen dira inguruotan. Eta bertako lapur batzuekin nola akabatu zuten kontatu zigutenean kamerarik ez ateratzea erabaki nuen. Bakar-bakarrik antzerkia egiten hari ziren bitartean atera nituen argazkiak eta taldeko kamiseta oso agerian erakutsiz. Egia esan ez nuen inongo begirada txarrik somatu, eta dena lasai eta ondo pasa zen.
Ze mundu desberdin, ze kultura desberdin. Zenbaitetan arriskutsua izan arren miresgarriak iruditzen zaizkit horrelako desberdintasunak. Eta ez, gu ez gera hauek denak baino zibilizatuagoak, desberdinak baizik. Bakar-bakarrik pertsonen arteko errespetua eskatzen du.
PD: kontatu gabe nuen eta, 19 urte eta gero urtarrilaren 30-ean erre nuen nere azken zigarrillua, nere azken ketzarra. Hala segi bedi, hala bedi.
ASTE SANTUA MOMOSTENANGON
Xelako artisau azokan Rosa eta Ramiro ezagutu genituen. Ramiro ehulea da eta artile eta tinte naturalak erabiltzen ditu. Hizketaldi luzeen ostean, Aste Santua beraien etxean pasatzeko gonbitea jaso genuen. Eta guk onartu.
Rosa eta Ramiro
Ramiro eta bere ama
Alaba eta bilobetako batzuk
Amama, Kendi eta Iñi
Eskumako mutila Senegaldarra da. Ifi. Momostenango herriaren historian lehenengo bizilagun beltza.
Ramiroren artilea
Zerrautsa tintatu eta irudiak egiten dituzte lurrean prozesioari ongietorria egiteko. Ikusgarriak.
Artisten lanari begira. Horrelako elkarlanean egingo balituzte beste gauza asko...
Jendetza ikaragarria batzen da prozesioetan. Egunero hiruzpalau izaten dira.
Ama Birjinarena emakumeek eramaten dute.
Via Crucis. Egunero daukate askok via crucis...
Megafoniarentzako kable luzeeeeeeeeeeeeeeeeeeeak
Eguzkitan kixkalita egon arren, hortxe.
Batzuk koloreak jasotzen, jolaserako. Besteak lanean. (Urtzen ez den izozkirik ezagutzen? Guk bai)
Ama Birjinari ala izozkiei begira ote?
Iruzkinak
Ainara 2009-05-12 12:40 #1
Hoooooooola konpañeras!!
Ze gustoa irakurtzeizen zuen albistiek hemendik, a ze lan ederrak etten ai zeaten hortik, eskertzekue da!!
Gure Uztaro Udaberri festak pasa die (helduena ta haurrena) ta nahi bazue blogien argazki batzuk jarri dittut:
http://uztaro.nireblog.com/
Muxuuuuuuuuuuuu bana!!

Utzi iruzkina: