Pobreak

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-09-30 16:54
3

Pobreak entzun eta zer datorkizue burura? Afrika, Hego eta Erdiko Amerika, Asia, kalean bizi direnak, gosez dauden umeak... oooo...

Behin eta berriro agertzen digute komunikabide santuek (santifikatuek, baina infernuko zulotik etorritakoak gehiago ematen dutenek) bereziki, pobreak dirurik ez dutenak direla. Kontinente urrutiko haietan, han urrin-urrin, urruuuuuuuuti-urruuuuuuuuti bizi diren nonbaiteko jendea dela pobrea. Dirurik ez dutelako, agintariak lapurrak direlako, alferrak direla ere entzun izan dut (hona etorritakoengatik bereziki)...
(Ispilutxo, ispilutxo... garbitu dezala norbaitek ispilutxoa gure burua ikus dezagun...) Baina gutxitan entzuten dut pobretuak, pobretuaraziak esaten. Ondo esan zuen Galeanok "el subdesarrollo es un consecuencia del desarrollo" esan zuenean, hau da, askoren pobrezia ekonomikoa gutxi batzuen aberastasun ekonomikoaren ondorioa, edo zergatik ez esan, soberakina da. Horrelako berbak erabiltzen ditu gizarte modernoak, produzitu eta soberakinak sortzen dituenak. Mundu modernoko jende modernoa da produktu perfektua eta perfekzionatua eta gainontzekoak soberakinak, gosez, ihesaz edo amorruz milaka bazterretan lasai asko hil daitezkeenak. Eta guri zer? Mundu aurrerakoi delako honek produktu guztiekin egiten duen berdina egiten du jendearekin: erabili eta zaborretara. Pobreak daude, zeruan izarrak dauden moduan, eta kitto.

Zer diote hiztegiek? Adibide bat:

Pobre (Harluxet hiztegi entziklopedikoak dakarrena):
pobre

1. iz. eta izond. Bizitzeko behar-beharrezkoa ere ez duen edo ozta-ozta duen pertsona; diru gutxi duena. 2. izond. Berez legozkiokeen ezaugarriak ohi baino gutxiago edo urri dituena. 3. izond. Baliozko gauza gutxi duena. Ikuskizun pobrea.

Bizitzeko behar-beharrezkoa dena, dirua da. Bagatoz berriro diruaren zulora, unibertsoko zulo beltzetara. Dirudunak ez direla pobreak berriz ere. Ai ene... zeinen zikina dagoen ispilua...

EMAN DIEZAIOGUN BUELTA. Lehengoan lagunartean bazkaltzen ari ginela, Ameriketan zehar egindako bidaitxoaz berbetaldi labur bat egin ostean zera galdetu zidan batek erantzuna bazekiela: Eta Guatemalan hemen baino irriparre gehiago egiten dute? Erantzuna badakizue zuek ere zein den. BAI. Haundi eta argi. Galdetu zidanak esandako moduan, seguruena zuek gehienok ere bat baino gehiagori entzun diozuelako edo zuek sentitu duzuelako "pobre" etiketa zaman daramaten herrialdeetako jendeak irriparre gehiago egiten duela hemengo jendeak baino.

Ez ote da irriparrik egiten ez duena pobreagoa? Ez ote ditugu irriparra, besarkada, ingurukoen maitasuna beharrezkoago, oinarrizkoago? Ez ote da lehenengo mundua deitzen dioten hori askooooooooz ere pobreagoa?

Hiztegi, komunikabide eta abar gaiztoen gainetik, gizarte pobrea geurea da, ez gaitezen engaina. Garbitu ispilutxoa.

eguzkiñe

eguzkiñe 2009-09-30 17:59 #1

pobrea hau kantatzen dabena: "triste bizi naiz eta, hilko banintz hobe, badaukat bihotzian hainbat atsekabe, maite bat maitatzen det, bainan haren jabe, sekulan izateko esperantzik gabee".

pobre eta dirudun antonimoak bezela ezautu dittugu guk.
nik -dun izan nahi dot, motzian. besarka-dun, maitasun-dun, irribar-dun, lagun-dun, duen -dun. horrek eitten bainau neri zorion-dun.

segi sosiuz, pazientzia-dun, aizpatxo.
http://www.youtube.com/watch?v=eo3go3ua4hw&feature=related

domentx

domentx 2009-10-23 22:48 #2

Dun-a plaentxiako kanpandorreko kanpai haundixari esaten jako Egu jj
Bestiari Dan-a, eta gero dao meza-txiliña. jjj. Zoriona airian.

Argi dao Aberatsa dala abere gehixen dakana... ez, ez, broma da.
Asko bihar ez dabena ez? Hala esango neuke nik.
Arrazoi guztiz arrazoitzen dozue sosiuztarrak, diruz lepo daona be Pobre izan leike. Zubipian gutxikin alai bizi dana ostera aberats. Zer biha dau ba gizakixak, beruagandik babestia eta jatia besterik??
O Sole mio moduko momentuak adibidez, jjj, Artia, Kultura, AgriKultura... benetako artia lurra lantzia zala esaten zan Peru abarkan edo... nun zan?? Apoaren Edertasunian esaten zeban Koldo Izagirrek...

Abestia gauza haundixa da Egu, ttak ttak* aberasten gaittuana...
Pavaritto herriko abestixa abesten harro...
Domingo eta Josep bixak batera sartzeko keinu konpliziak eginaz...
Pavarottin harridura alaixa...
Zubin Metha izerdi patsetan DANA emoten...
Bukaera brillantia birika betian...
Pavarotti Carreraseri izardixa sikatzen maitekiro...
Publikoko gizon horren Poza!...
Diruakin erosi ezin dian gauzak dia*

Laster arte... p1

Dmtx

domentx

domentx 2009-10-26 13:17 #3

Jajaja, beruagandik be babestu bihara dao batzutan...
Baña HOTZAGANDIK esatia nahi neban...

Segi ondo, p1

Utzi iruzkina: