Musikaren Festa

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-05-20 17:58
3

Urtero euri sasoia hastearekin batera Musikaren Festa izaten da Xelan. Bi egunez musika mota ezberdina entzuteko aukera izaten da hiriko erdialdeko kaleetan. Trovadoreak, regaea, batukada, salsa eta bachata, technoa, hip-hopa, jazza... denetikarik, denetarikoekin eskutik (profesionalak, afizionatuak, espontaneoak...). Asteburu ederra izan zen apirilaren 25-26a.

Zapatu goizean igerilekura eraman nituen Antonio Cristobal familiako txikienak eta aldameneko etxeko umeak. Ez ziren ito, zorionez... Eta ondoren gure etxera gonbidatu genituen denak bazkaltzera.

Pailazokeriak jatekoa beste. Aaaaaaaasko!

Guk baino gehiago jan zuten umeek. Denetik eta asko. Urtean behin behintzat...

Bazkalostean Musikaren Festara eraman genituen neska-mutikoak, pailazo emanaldi bat ikustera. Baina euri zaparrada besterik ez genuen harrapatu.

Pailazoen faltan, Anita eta Marik Iñigoren kamera hartu eta argazkiak ateratzen jardun zuten, jendeari (edozeini) sudur gorria jantziaraziz.

Stefi adibidez. Proyecto Payasoko arduraduna (Iñigoren "jefea")eta Musikaren jaialdiko antolatzaileetako bat. Pailazo bat!

Anitak Joakin anaiari ateratako argazki bikaina.

Joakin txikia esnatu berri.

Teresa eta Gervasio, aspertu xamar... pailazoen zain.

Ilundu baino lehen etxeratu genuen familia guztia (Catarina gurpildun aulkian baitzebilen oraindik, eta ez dakizue zelako lur-bide estu eta aldapatsua igo behar den...). Pozik eta eskerrak emanez. Oroitzapen polita denontzat.

Eztarria berotzeko...

Fernando Juarez, gitarran. Xelako musikaririk onena eta jatorrena. Stefek kontaktuan ipini gintuen, eta pare bat ensaio eginda, 6 bat kantuko saioa egin genuen. Bossa novak, fadoak eta euskal kantak. Saio politta. Moito obrigada.

Argazkilaria, bere inspirazio likidoa lagun...

Vicente suitzarrak ateratako argazkia.

Vicente eta Adriana suitzarrak han izan ziren, kamara eta belarri.

Toni, bere martzianoen platilloarekin. Toni Iñigoren lankidea da. Atitlan lakuko Santa Cruz herrian bizi da eta instrumentu arraro bezain eder hau jotzen du.

Kontzertuak amaituta, Royal Paris jatetxean jarraitu genuen  musikari talde batek kantuan, inprobisazioaz gozatzen ordu txikiak arte.

Domeka iluntzean Soltura izeneko jazz taldearekin zenbait bossa abesteko aukera ahaztezina izan nuen. Musikari bikainak. Mila esker Fernando y compañia!!!

Igandea eta festa bukatzeko, El Salvadorreko batukada. Talde bikaina. Oso ondo jotzen zuten, oso indartsu taldekide gutxi izan arren, eta jendea errez ipintzen zuten dantzan. Zapatuan elkarrekin jotzeko aukera izan genuen eta baita gozatu ere. Baditugu lagunak San Salvadorren ere, e Iñi??? (jeloskortu egin zen mutila...)

Gure lagun Memo, el gaditano. Malabarista, musikaria, artisaua... bidaiari bat.

Linzy, gure laguna, julajoparekin. Artista bat...

Federico

Federico 2009-05-20 22:40 #1

Impresionante, emocionante!!

saludos

Mi

Mi 2009-05-21 14:20 #2

Ari!!!

Ze moduz zabizte?? Ze argazki politxak!! Kantuan, euri artian eta pailazokerixatan ikusten dot asteburu bikaina euki dozuela! Patxo haundi bana bixoi eta jarraitxu zuen informaziñua Plaentxi eta mundu osora zabaltzen!

Bereziki patxo bat, Teresa eta bere anai arreba, ama...

Maite

Maite 2009-05-21 16:16 #3

AIX!!!
ederra bikote...ederra!!!

eztakizue ondo zenbat gozatu doten zueri esker oroitzapenak orainera ekartzen...ZORAGARRIXA!!!

benetan!!!

zelan hasi dian gerbacio...joaquin....eta danak!!!

ze polittak etxeko neskak!!baitta kata be!!!

buf edarra!!!

EMON PATXO ETA BESARKADA BERO BANA DANERI FABOREZ....eta zuendako be...BESTE HAUNDI EDAR GOXO BAT!!!

maittasunez....Euskal Herriko greban usainian....

Utzi iruzkina: