SASIPOEMA II

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2013-01-03 18:10

Nahi dugu nor izan eta ez dakigu nor garen. Kantuak salbatzen nau nagoen tokian, kantari bihurtzen naizenean askatzen naiz; musikak narama eta ez dut minezko zein pozezko plazera besterik sentitzen. Eta zer da musika, eta nor da musika, eta nondik dator musika, ai larai larai... eskerrak zuri. Idazteak ere salbatzen nau, a, eta gure amaren patata tortillak ere bai. Eta zure begiradak.


Utzi iruzkina: