SASIPOEMA I
Eta ez dakigu zer garen, txori ala behi, tximeleta ala ardi. Orain lurra maite dugu eta gutarrak direla uste dugunen artean bizi gara. Eta gure bihotzetara edo buruetara haizea sartzen denean, “Ala kinkirrinera, ala samurrera, Ariñimaia plaza barriko, jira hadi beste aldera”. Eta bagoaz airean, nora ez dakigula, eta zertara gutxiago. Eta bagoaz abenturara, lur berrietara, gurpil gainean, etxea aldean, gure zalantzak atzetik ditugula, itxaropena elikagai, ametsak argi, geroko orain asegarriaren bila. Eta maitasuna inguruan eta tartean lagun beti, bide beti.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: