eta euzkixa agertu zan
eta zu zara, Maia.
Zure izpi ikustezin horrek bihotzeraino, sabeleraino allegatzen jataz
Goxatzen nauzu zure arnas, irripar eta keinuekin
Goizetan esnatutakuan "jaiki ama!" esaten dostazu, askotan muxu bat, laztan bat edo besarkada bat emonaz, eta argitzen nauzu, bizitza zipriztintzen dozu argiz.
Halaxe etorri zinan, barrez eta negarrez
halaxe emon genduzen lehenengo astiak
negar eta barre, kaka berde, negar eta barre, kaka berde, negar eta barre.
Ai, nere inozentzia! Erreza zalakuan, ezer aldatuko ez zalakuan... Baina gai izatia eta erreza izatia gauza bi dira. Lehenengo astiak, hilabetiak, gogorrak izan ziran. Elkar ezagutzia, alkarren erritmuak hartzia, hoixe besterik ez, eta hori dan hori. Poza, negarguria, mina, nekia, goxotasuna, hormonak gora eta behera, esnia gora eta behera, pardelak hara eta hona, dutxara, ohera, batera eta bestera, dana azkar, dana poliki... Nahasmena, sentimendu kontrajarrixak, eta zein naiz ni oin, eta zein da txiki hau, betiko etorri dan hau, heldu Iñigo, heldu.
Ama, aitta, Egoitz, Leire be, danak danerako gertu. Jana gertau, erropak garbittu, etxia txukundu, umia hartu... Akordau be ez nintzan egitten ni jatiaz, garbitziaz, dutxatziaz... Ixa akordau be ez nintzan egitten nitaz. Eta zutaz Iñigo? Heldu Iñigo, heldu.
Naturak be bere lana egin zeban. Maia aldian hartu eta pasiran egittia izan da lasaigarririk haundina ordundik gaur arte. Zuhaitzak, txorixak, bedarrak, astuak, katamixarrak... ixiltasuna eta lasaittasuna. Pentzatzeko, hausnartzeko, sentitzeko, arnasia hartzeko eta irakurtzeko. Zenbat zaletu naizen pasiareri eskerrak irakurtzera. Siesta bat, liburu erdi. Banoia batzuk...
Eta eskerrak titixeri, zuen laguntzarik bare, nun nengoke...: sukaldari, lasaigarri, lo eragile, babes leku izan zarielako, eskatu barik, berez dakizuelako, zaretelako.
Hasierako egunetan bildur eta zalantzazko laino iluna nintzan
eta euri zaparrada tristuraz betia
eta trumoia orroka, sentimendu latzak kanporatu biharrez
eta haizia noraezian "izango ete naiz gai?"
eta tarteka zure izpiren bat allegatzen jatan irriparra lapurtzera
eta halako baten... euzki betia agertu zan, eta zu zara, Maia, gu gara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: