Betiko edo
Kaixo matte!
Pentsatzen jardun dot gaur zelako berdinak eta kontrakuak dian baten bat hil edo jaiotzen daneko sentipena. Gertuko batek gure munduari agur esan dotsa "betiko" eta pentsakor laga nau. Negar egitten dogu eta tristetu egitten gara gehixago gure artian egongo ez dalako, gure zentzumenekin igarriko ez dogulako. Gure pentsamendu eta imajinaziñuak laguntzen dosku pertsona maitatu horren desagerpena gutxinaka izan dein, berakin emondako ordu ederrak akordauaz, bere irriparra gogoratuz... Antzerako zeoze pasatzen jata neri zurekin, baina alderantziz. Ezerezetik zatoz, lehen ez zinana zara, eta pixkaka nere sabel barruan hazten diharduzun eran, zu sortuz noia. Argittara etorriko zaran momentuan zelakua izango zaran imajinatzen, zure irriparra sortzen, zure begiradia, zure irri eta negarrak, zure maittasuna... Ikusi eta usaintzen ez bazaittut be, bazabiz ezebez hortatik betiko etortzen. Betiko. Behin jaixotzen zaranian betiko izango zaralako neretako. Ez dago bueltarik. Betiko juaten dia batzuk eta betiko etorri bestiak. Bi sentipenak izan dittut eta bata bestiak konpentsatu moduan egin nau, betikotasun hori zalantzan ipinitta.
Eta zu sortzen-sortzen zabizen hala, izena be ipiniko dotsugu. Badaukagu pentzauta honezkero eta mila bidar entzungo zenduan zuk: Maia izango zara guretako. Eta konturatu naiz zuk gu be sortu gaittuzula eta izen barrixa ipiniko doskuzula: zuretako AMA izango naiz. Barriketan ikasten dozunian ez nauzu Arianne, andereño, neska edo bestelako modu baten deittuko, AMA esango dostazu. Hunkittu egin nau momentu horretan pentsatziak. AMA. Hain da berba sakon, sinple, goxo eta esanguratsua. Berdin Iñigori be: ATTE esango dotsazu. Ez dau aitatxo eta holakorik nahi: ATTE nahi dau, goxotasunez, sentimenduz eta nortasunez esandakua. Guk zu sortu zaittugu, MAIA, eta zuk beste gu bat sortuko dozu: AMA eta ATTE. Betiko edo.
Iruzkinak
Domentx 2010-06-21 11:43 #1
Kaixo Ari!<br />Kuriosua benetan momentu hori... ezerezetik "hona" eta "hemendik" ezerezera, bi dinamika horren artian zu, "hemen"...<br />ez dakit zein dan "juan" dana, baña... sentitzen dot. Bidai ona euki deixela.<br />Patxo haundi bat!<br />
Utzi iruzkina: