Kanguroen pare

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2010-04-26 19:36
2

Roxa, roxa, roxa eta roxa. Neskatila bat datorrela inguruan jakin dutenetik arropa roxa, toalla roxak, txaketa roxak... jaso ditugu. Ez ote dago beste koloreren batekin umeari ondo-etorria ematerik? Hau txikle mundua!!

Barruan daroadana kanpora agertzen denerako gertu egotea da gurasoen lan haundietako bat, eta prestakuntzetan dihardugu ordua heltzen denerako. Alaba batetik bestera zela erabili pentsatzen jardun dugu eta gure aukera hauxe: zapi artean. Umearentzat amaren sabelean egotearen antzekoena zapiz batuta aita edo amarengandik zintzilik joatea da, kanguroek beren kumatxoak eramaten dituzten modura.

Pisua hartzen duenean, zer? Gurasoei laga behar diezuenean, zer? Euria eta giro exkaxa egiten duenean, zer? Zenbat holako entzun ditugun denbora laburrean. Betikotik urtetzea gogorra egiten zaigu gero! Zapi artean erabiltzea izango da gure aukera, baldin eta arazorik sortzen ez badigu. Bizkarreko minez hasten bagara, edo aittitta-amamek umea horrela erabiltzeari guztiz uko egiten badiote edo umea izoztu egiten bazaigu, ba noski, beste zerbait pentsatu beharko dugu. Baina berdina galde diezaiokegu kotxetxoan umea eramaten duenari: umeak amarengandik hain urruti egotearren kontaktua negarrez eta negarrez eskatzen badu, edo hain leku zurrunean posturarik hartu ezinda ibiltzen bada eta aldakako arazoak baditu, edo zerura begira joateak gusturik ematen ez badio edo... Kotxetxoak ere baditu bere alde txarrak, ezta? Onak bezain beste, seguru.

Gure aukeraren alde on batzuk:

• Amaren sabelean umeak ezagutzen duen soinurik ohikoena amaren bihotz taupadena da. Umea jaiotzen denetik zapi artean, bularraren ondoan, eramateak lasaitasuna ematen dio, bereziki amarekiko (baita aitarekiko) kontaktuagatik eta bihotz taupadak entzuteagatik. Helduok maitasuna behar badugu, zenbaterainoko maitasuna behar duen jaioberriak! Norberarekin bat eginda maitasuna erabatekoa da.
• Bularra emateko ere, postura aldatzea besterik ez du. Tente joan beharrean, etzandako postura eman, zapiarekin berarekin sehaska forman eutsita, eta bertatik bertara elikatzeko aukera.
• Gure herriko aldapa eta eskaileretan gora eta behera ibiltzeko... zer esanik ez...Edo autobusera igotzeko, edo komunera joateko, edo leku estu xamar batera sartzeko...
• Umea aldean izanda ere, norberarekin, eskuak libre izan ditzaket beste edozer egiteko; bloga idazteko, sukaldatzeko...
Eta jarraitu nezake arrazoiak ematen eta ematen...baina bi izan dira erabaki hau hartzera bultzatu nautenak: Guatemalan haurrak neure aldean eramateko bizipena oso gustagarri eta eder sentitu izana eta IƱigoren adostasuna.

Ni ere kanguro!

Maite

Maite 2010-04-27 01:56 #1

ederra aukera!!!bai hoixe.....

guatemala aldian erabakirik hartu baneban...hoixe izan zan bat!!

neu be egunen baten kanguro izango non!!

patxo bat....oinguan....euskal herriko haixe freskotik!

Leire

Leire 2010-04-28 18:56 #2

Betiko moduen: gauzak ez dire zuriek edo baltzak...

Baina larrosak bez!.... dena ezbaita larrosa kolorekoa, ezta haurren munduen be!

Kolorea batez be gure baitan dago, edo hori uste dot nik, baina gustue emotendau kanpotik be kolore alaiak ebalteak.... alaitasuna igerten dalako. Eta txikitxuek garenean be bardin, zer kolore jantzi ba... halan sentitzen gara. Zergatik sentitu behar gara neskak txiki-txikitatik betieta denbora guztien larroxak?

Larrosa kolorea izen da gure kulturan neskentzako aukeratu eben kolorea, guretzako aurreikusten zan bizitza be halangoa zalako: larrosa. Baia, mundu honetako bizipenak ez dire beti larrosa kolorekoak, eta jaiotzatik  mundua kolore ugari eta anitzez beteta ikusten hasten bagara, ba askoz hobe!

Biba ortzadarra!!!

Leire

Utzi iruzkina: