Pardeletik pardelera
Zenbat pardel aldatu ete dotsaguz Maiari honezkero... eguneko 8ko medixia eginda, 7 hilabete betetziar daola, 1.600 inguru.
Jaixo zanian, inguruko ohitturegaittik eta errezera genbizelakuan, pardel komertzialak erabiltzen hasi ginan. Errez erantzi eta errez jantzi. Errez erosi eta errezago bota. Tripetan halako korapilo bat igartzen hasi ginan lehenengo asterako: pardelezko mendixa zelako abixadan hasten ziharduan!
Laugarren astera arte iraun genduan halaxe. Gero telazkuekin hasi ginan. Edarra lasaittua...
Abantaila danak daukaz:
- Ekologikua: ez dago datu biharrik be. 1.600 pardel 7 hilabetian, 6.840 pardel urte bixan. Etxe erdi betetzeko beste eta gehixagoko zaborra. Telazkuekin, erropekin batera ipinittako labadorako ura 3-4 egunian behin.
- Ekonomikua: 250 euro inguruan, 2. eskuko pardelak erosi genduzen. Maiak bihako dittuan danak, eta eukiko daben/dittuan anai-arrebendako balixoko dabenak. Eta deskuidau ezkero, saldu egingo doguz danekin bukatutakuan!
- Osasuna: gure gizartian ume dexentek eukitzen daben displaxia prebenitzeko, algodoizko pardelok ezin hobiak dia. Medikuak gomendatzen dabe pardel bikoitza ipintzeko (badaukadaz lagunartian umetan pardel bi erabili zittuenak. Zabor bikoitza!) edo telazko pardelak erabiltzeko, hankak zabalduta mantentzeko eta mokorra eusteko balio dabelako. Algodoia azalan kontra eukitzia be plastikua baino hobia, noski.
Pozik gare pardelokin eta zenbat pozixago geundeken ingurukuak animatuko balira. Mundua bera be poztuko litzake: plastikozko menditzarra aurreztuko gontsake munduari!
Iruzkinak
Uxue 2011-06-12 13:24 #1
Lagun baten bidez iritsi nintzen zure blogera...
Eta, besterik gabe, eskerrik asko esateko idazten dizut. Zazpi hilabete eta erdiko haurdun nagoela, emozionatuta irakurri ditut, atzekoz aurrera, zure haurdunaldiko esperientziak. Lur (sabelean hazten ari zaidana) eta bion arteko esperientzia polit bat gehiago izan da. Muxuak eta ostikoak!
eguzkiñe 2011-09-16 11:16 #2
mon amour!
aspaldixan blog honetan sartu gabe!!!
ni ez nabil maia bezela, zuri pega pega einda...
baina gertutik nabil eh? seguru somatzen nazula.

ez galdu pegamentu hori,
ezta zure ari hori be...
konpartitzen dian lotura bero horrek baino,
gauza hoberik ba al dao ba?

estamos coladitos...

eguzkiñe 2011-09-16 11:26 #3
http://www.youtube.com/watch?v=B-ox5M49CgA&feature=related
Utzi iruzkina: