San Jose lorak

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2010-02-22 19:19
2

kaixo txiki,

ikusten ez badituzu ere, seguru usaintzen dituzula: hasi dira loratzen San Jose lorak. Negua azkenetan da. Hasi da udaberria bazterretan azaltzen. San Jose lore horixkak mugetan, margaritak zelaietan, lore txiki more eta urdinak bazterretan... badatoz kolorea eta alaitasuna. Eta bazatoz zu ere, kolore eta alaitasuna zabaltzera.

(Argazkia: aiapagoeta.com)

Joan zen astean ikusi zintugun parez pare berriz pantailatxoan. Agur-agur egiten zenigun eskuarekin. Edo agian dantzan zenbiltzan. Edo agian jolasean. Zuk bakarrik jakingo duzu, baldin badakizu. Ezin geldi egon zure txoko txikian. Irriparrak, zirrarak, poza sabeletik bihotzera.

Egunotan txikitako kantuak gogoan dauzkat. Jaio aurretik ere kantatzen dizkizudanak iadanik, gauez lo egin aurretik, egunean zehar bion gozagarri. Amarengandik ikasitakoak, eskolan ikasitakoak, entzunaz ikasitakoak... Zenbat izkutuko mezu dagoen kantu txiki horietan orain konturatzen naiz.

Gaur amets bat egin dut
lotan nengoenean
orain esango dizut
zer dudan bihotzean.

Loretxo bat jaio zait
hemen bihotz erdian
ez du geldi egon nahi
bere txoko txikian.

Burura igotzen da
esnatzen naizenean
bihotzera jeisten da
gaua iristen denean.

Ez dakit zer transmititu nahi zigun eskolan kantu hau erakutsi zigun irakasleak baina nik horrelaxe sentitzen zaittut, bihotzean sortzen ari den eta geldi egon ezin den lore eder bat bezala.

Leire

Leire 2010-02-23 17:40 #1

Aupa txiki, ni Leire naz.

Nire ahotsa igoal entzungo zendun, baina, ez; ondiño
ez dogu elkar ezagutzen. Hori udaren bukaeran izengo da. Ze, badakizu, udaren
bukaeran urtengo zara gure mundu txiki honetara.

Hau dana barrie izengo da zuretzat, baina, gustuko
izango dozu…

Gustuko izango dozu amatxoren bularra eta zupa
egitea, eta aitaren magalean kulunka etzatea bere atzamar potoloari heldute. Gustuko,
amamak abestuko deutsuzan kantuetan lo hartzea baita aititek egingo deutsun
errusiar mendian goraaaa eta beheeera ibiltea be. Gustuko izango dozu izekok
kontauko deutsuzan ipuin zoroetan bizi zeinkela amestea eta osabak ereingo
deutsuzan kili-kilietan barrez lehertzea.

Argiagaz batera, egune hasten danean, oilarrak kantatzen
dau beti eta zintzarrien hotsa entzuten dozunean ardiek eta arkumeak goiko
larrera bazkatzera dozela jakingo dozu… Egunez, kontu pilo bat entzungo dozuz:
bla, bla, bleee, bli, iji, uju eta aja! (nireak, amamarenak, aitite eta
aitarenak… baina, lasai, amatxok danak azalduko deutsuz)

Gabetan, barriz, iluntasune etorten da. Eta laranja
gorriaren ordez, ba, ilargie azaltzen da eta bere argiak zilarrezko izpiek
igortzen deuz … Eta ilargiaren argiez gain, gauetan, bestelako argiek batzuk be
ikusten dire: izarrenak, norbere barrukoak, amatxoren begietakoak, gelakoak,
jendearen etxeetakoak…

Gurean, zerua urdin egoten da udako egunetan,
badakizu? eta zeruak laino zuri-zuriak eukiten deuz eskegite; nahi badozu eurei
begira egongo gara luzaro, eta esaterako, han ezkerraldean dagoen horrek, bai
luxezka horrek, arrain itxura dekola imaginatu…

Hemen inguruan, udaberrien loratu ziren koloretako
loreen usine hartu zeinke, pasieran zoazela arnasa sakon hartu eta begiak ixten
badozuz. Handik goitik, goi-goitik ikusiko dozu goizean goiz jeikitzen dan
laganja gorri-gorri bat, beroa ematen duena, ia erretzeraino.

Gainera, zelaietan oinak biluzik ipini zeinkez belar
goxoaren gainean, izpi berdeak zapaldu, belarraren freskura igarri eta lurrean
bizi diren xomorrotxuen kili-kilien zirraraz, gozatu!

Erreka bazterretara gerturatuko gara gura dozunean,
atzamar potoloa uretan sartzera, ze, erreka bazterrak bustiak dire, fresko-freskoak,
eta bertatik uraren kantuek entzuten dire, eta kantuok xurrumurru ixilen antza
daukie…

Zu jaio eta gutxira udazkena helduko da, bai. Nik udazkena
asko maite dot. Udazkenarekin zuhaitzetako hostoak horitzen hasiko dire, eta
imaginatu ahal dozuzen okre kolore guztiek ikusiko dozuz basoan… Gero, hego-haizea
ere etorriko da eta hostoak zuhaitzetatik goraaaaaaa, beheeeraaaaaa,
alboooetara… bidaliko deuz, norabide guztietan! gora-gora igoko dire hostoak
eta…… azkenean: zapla! Haizeak alde egin eta lurrera eroriko dire.

Guk, hankak sartzen doguz orbeletan, Lurrek be bai, hosto
multzoen gainera salto egiten dogu eta txirinbueltaka ibiltzen gara. Zuri be
asko gustauko jatzu…

Beno, eta neguarena…. neguarena, hurrengoan
kontatuko deutsut. Igoal hemen bertan kontauko deutsut edo igoal… belarrira
kontatuko deutsut, igoal bai. Nik badakit ipuin bat neguari buruz, ze, jakin gurako
dozu zeinek ekarri eban negua gurera, ezta?

Maite

Maite 2010-02-26 03:55 #2

Udaberrixa, negua, udia....eta noski...udazkena!

danak gozatuko dozuz txiki!!!danak....baina gozatu...hortxe barruko epeltasunian....goxotasunian...seguru nago ta hortxe be gozatu eitten dala!!!

bixen bittartian...jungo gara ezagutzen...poliki...pausoz pauso....eta batez be....abiadura inposatu nahi dozkuen bizitza hontan...patxadaz....SOSIUZ....

muxu bana....zuri...eta zure albuan dakazuzen zoragarrixeri!

Maite

Utzi iruzkina: