Gau eta egun bat eginda
Zenbat azalpen, irriparre, komentario, galdera eragitten dittuan umia kotxezituan biharrian zapixan batuta aldian erabiltziak.
- Bizkarra ez jatzu mintzen?
- Oin ez, baina pisua hartzen dabenian?
- Etxeko lanak egitteko edo beste edozer egitteko?
- Amamakin laga bihar dozunian?
- Noizian behin bai baina beti, larregikua ez da?
- Ohittu egingo da eta gero...
Nahikua bihako leuke erantzutia ni gustora juaten naizela eta Maia be
bai, baina arrazoi batzuk emote aldera, lerro batzuk gehittuko dittut:
Zapixa edo motxilia edo dana dalakua modu egokixan ipini ezkero, ez da inungo minik sortzen. Maiak bere lau hilabete eta erdikin sei kilo eta 150 gramo daukaz eta egun guztian aldian erabili arren, ez daukat inungo zaintiraturik ez minik.
Modernua orain gutxi arte, kotxetxua izan da, eta biberoia, eta sehaskia eta mila produktu eta traste. Modernotasunan aitzakixan, kontsumismua bultzatu da. Zapixa behin erositta edo norberak eginda, ez dago holako gasturik, ezta biberoian lekuan jaixotzetik daukagun bularra emon ezkero be. Zenbat eta zenbat diru irabazten ete dabe umiendako produktuak egitten dittuen enpresak! (Pardeletaz hurrengo baten jardungo dot...)
Maia neuregandik gertu egonda bere luan barri zehatz-mehatz dakit, edozein bihar daukanian momentuan asetzeko aukeria dakat (laztan gogua, kejia, gosia...), badakit ondo daguala momenturo, negar gutxiago (askoz!) egitten dau autuan masikosixan ipintzen dogunian baino eta nere laztanak jasotzen dittu behin eta berriz.
Zapittik lepua luzatu eta baztar danak ikusten dittu, ezker-eskuma, goi eta behe; ez bakarrik pasiaran gabizenian, baitta suari egurra botatzen dotsatenian, lagunartian bazkaltzen dihardudanian, haginak garbitzen dittutenian, erosketak egitten dittugunian... edo blog honetan idazten dotenian.
Gabaz be, aittak, Maiak eta hirurok alkarrekin lo egitten dogu, ametsak eta amesgaiztuak elkarbanatzen eta alkarri berotasuna emoten (baitta egunez be!).
Patricia Metolaren irudia (redcanguro.org helbidetik hartutakoa)
"Natural sentitzen dut egiten dudana
eta natural egin sentitzen dudana
Maia zintzilik darabilt, horixe da dana
ahaztu gabe guztioi muxu haundi bana"
eskerrik asko irriparrak, animuak eta berba goxuak emon doskuzuezeneri.
Iruzkinak
2011-01-26 10:52 #1

Ez dao ezer hoberik, norberak pentsau, ein eta bizi nahi dabena gustora eta zoriontasunez eitxen bada! Oindiok eta gehixau gainian daukazun txikitxua eta etorriko dianak, alai eta osasunakin hazten diala ikustia!

Bizitzako arlo guztietara eruan leike hau...

patxo bana!

mi

Utzi iruzkina: