Ondo etorri ondora

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2010-11-01 12:16

Ondo etorri ondora Maia,

Urten dozu sabel goxotik beso artera, tunela pasatu eta argittasunera. Ez zan bidai erreza izan, ez zuretako ez neretako. Baina han azaldu zinan, begixak zabal-zabalik txirixo  baten "hemen nao, hemen nao ama!" esanaz moduan. "Lortu dogu, ama" esanaz.
Eta lortu dogu bai. Ixa hilabete bi juan dia eta ez alperrik! Honezkero asko ikasi dogu bixok be. Hazi eta hazi zabiz, bularrari gogor katiatuta eta zapi , motxila edo manta artian lo goxo eginda. Barre mordo bat egitten doskuzu, kontutxuak be bai, eta zure begi urdin horrekin jarraitzen gaittuzu gu mobitzen garanero. Badakizu  ama eta aitte zein garan, badakizu aittitta, amama, izeko eta osaba egunero ibiliko dirala zure inguruan kontutxuak egitten, badakizu noiz garen urduri, alai, lasai edo triste, badakizu kanporako atia zabaltzen danian etaratzen daben zaratiak pasiatzera goiazela esan nahi dabela, badakizu kumuneko atia gurutzatutakuan pardel zikina kendu eta ukendu leuna igurtziko dotsugula epel-epel... Eta beste zenbat kontu ikasi ete dozuz honezkero.
Nik be ikasi dot, bai ikasi be! Ikasi dot amatasuna saltzen doskuena baino korapilotsuagua dala. Esne, odol eta malkozko salda berua da lehenengo egunetako menua. Fisikoki eta emozionalki erdibittu ginan, bittan egin, eta horrek mina lagatzen dau gorputzian eta bihotzian. Horri ezjakintasuna, bildurra, errudun izatian sentsaziƱua eta beste hainbat min gehittu ezkero, ez dira bape errezak izaten hasierako ordu amaigabiak. Gertukuen laguntasuna eta maittasuna, ama izan barrixen aholku eta kontakizun zintzuak, liburu eta irakurgaixak, zurekin pasiaran orduak emotiak hausnartzeko emon dostan denporia, eta batez be zure pazientzia eta maittasuna, Maia, oso lagungarri izan jataz bide barri, ezezagun eta zail honetako sasiartia pasau eta loratzen dabilen zelai berdera heltzeko.

Ondo etorri gure ondora, Maia


Utzi iruzkina: