Mundua zuretzat, beija flor
Aspaldiko Maia,
denporia da gure arteko bizipenik idatziz jaso ez dotela. Deskantzuan dihardut aspaldi honetan (nagikerixan, alperkerixan be deittu leikixo). Kanpokuak pixkat ahaztu eta geuretako denporia hartzen, neure burua zaintzeko eta zurekin tarte gehixago elkarbanatzeko. Igarri be geruago eta gehixago egitten zaittut barruan, hazi eta hazi
jarraitzen dozu eta nere sabelak ez dau asko gehixagorako emoten. Sotina
eta arnasia eta dantzak eta danak igartzen dotsuraz honezkero. Eta nik zuri horrek danok igartzen badotsuraz, zuk neri zer ez? Azken 8 hilabetietan onduen ezagutzen nabena zeu izaten zabiz. Zeuk dakizu nere barruko sekretuen barri. Gizurretan jardun neikixo neure buruari, baitta inguruko edozeini be, nahi izan ezkero, baina zuri ez. Zuk nere benetako energia zuzen-zuzenian jasotzen dozu, nere pozak edo amorruak edo beste edozein sentipenek sortzen dittuen hormona danak zuzen-zuzenian jasotzen dozuz. Nahitta be ezin plantarik egin zuri. Eta zelako ederra dan hori, ezta? Gure arteko harremana hasiera-hasieratik zintzua, purua, benetakua izatia. Betiko ahalko bagendu hola... Zuk urte bittan edo halaxe jarraittuko dozu, inuxente-inuxente, natural-natural, konturatuko zaran arte itxurak, gizurtxuak zenbaterainoko tartia dauken giza harremanetan. Baina ez naiz aurreratuko. Gozatu deigun gure zintzotasun eta edertasunaz.
Badatoz zuretako oparixak. Erropak, zapixak, telazko pardelak, krema-olixo-suero eta abarrak, euskal jantzixa be badaukazu ia, panpinak, jolasak, sehaskia... Zure mundutxua osatuz doia. Mundutxo txikixa gertu dago zu hartzeko: familixa dana irrikaz beteta, lagunak ze esanik ez, danak zurtako oparixok ekartzen... danak zure galdez, noiz ezagutuko zaittuen zain. Mundutxo txikixa gertu dago, baina eta mundu haundi hori?? Ze mundu lagako dotsugu zuri eta zurekin batera datozen belaunaldi barri horri?
Aspaldi juan zan Euskal Herri bukoliko haura, inoiz izan bazan. Eta pixkaka-pixkaka hainbeste desarrollismo, txikiziño eta abixadakin lora bakar bat hazteko tarterik be ez da izango baztarretan. Zure birraittittan jaiotetxia eta hango historia, hango baztarrak, hango landare eta animalixak, hango bakia... abixada haundiegixa eruango daben trenak aurrian eruango dittu danak. Ez da zuretako halako altxorrik izango. Eta ez dakizu ba aittittak zelako penia daukan horrekin. Bizi guztian zaindu eta bizi eraindako baztar eder horrek ezin zuendako laga. Hainbeste urtian sortutako edertasun eta armonia hori, txof! Oinpian zapaldutako karakola moduan geratuko da. Eta emoten dau gainontzeko danok ez garala konturatzen, ez garala benetan bizitzeko biha doguna ze dan konturatzen. Harrapatzen dogun dana kontsumitzen eta apurtzen eta apurtzen gabiz, berdin da zeinen gainetik edo azpittik, zeinen kontura, zeinen sufritzen daben horren erruz, zer galtzen dan, zer ondatzen... Berdin da. Oin oin oin oin oin eta oin. Ni ni ni ni ni eta ni.
Eta zuretako zer, Maia? Ipuintxo hau behintzat bai:
A liçao do beija-flor
Herbert de Souza
”Há muito tempo atrás, uma floresta cheia de
árvores, pássaros e flores começou a pegar fogo. Na confusão, os animais
corriam tratando de salvar sua própria pele. Foi aí que um leão parou
ao ver um beija-flor que, com seu minúsculo bico, pegava água do rio e
jogava no fogo. Fazia sucessivamente este movimento, indo ao rio e
voltando à floresta para aspergir o fogo.
— Ah! Beija-Flor, você acha que sozinho vai apagar esse fogaréu todo? Questionou o leão.
E o Beija Flor respondeu:
—Sei que não posso apagar esse fogo sozinho, estou apenas fazendo a minha parte.”
Iruzkinak
Maite 2010-09-03 12:32 #1
Kaixo Maiatxo!
barru goxo horretatik urten aurretik....hitz goxo batzuk zuretzat!
ze moduz zare politta?zelakua da txokotxo hori?iluna eta aldi berian kolorez betetakua, hamaika sentipen ezberdinek euki dabe hor lekutxua..dan danak be edarrak.
gure mundu zabal hau laster zapalduko dozu... eta zuk zeuk zure zentzumen danekin bizitzeko, sentitzeko aukeria eukikozu... kontauko dozkuzu ia ze iruditzen jatzun... hemen danetik dao eta... baina ahaleginduko gara zuretzat beti be...goxuena gerturatzen...ederrena...beste guztia helduko da eta inork albora ekarri barik...
jakin inguruan danok zain zain garela...pozik....ilusiñoz beteta....
hartu biha dozun denporia...sosiuz beti be, baina ez euki bildurrik....
patxo goxo bat ezpain gorri...eta besarkada edar bat be...zure inguruan...begixak dir-dir daken daneri....
maittasunez... Maite
2010-09-28 22:21 #2

Kaixo, mizkillooooo!

Dagoeneko gure artean zagoz. Badira bi aste etxean esne
usaina dagoela. Igarriko zenduan zeuk be zer edo zer ezta?

Udazkenagaz etorri zara, badakizu? Hazten zaren zentimetro
bakotzeko 75 hosto erortzen dire arboletatik. Berde-berdea zana okre kolorea
ari da hartzen, zeuk kiloak hartzen dozuzen erraztasunagaz. Bat-batean, begirada
urdin horrek zeharkatu egin gaitu eta gardenak bihurtu gara. Poltsikoa muxuz
gainezka dogula ibiltzen gara hara eta hona balantzaka, ze, orain, Argaten,
sagar beste musu dekogu…

Ba bai, holantxik gabiz: sagarrak batu eta batu, sagardoa
egin, sagar erreak gertatu, sagar gordinei hozkada xamur eta zaporetsuak emon… eta
makurtzen garenero musu bat jasotzen dogu lurretik, poltsikoetatik gainezka
egiten dabe eta.

Besoetan hartzen zaitugunean zeure pentsamenduak zein diren
jakin gura geunke: zer beldur dekozun; zelan bizi dozun hotza, beroa, bustie,
tripako mine, logurea; geure bizitzaren soinu-banda osatu daben kantuek gustuko
dozuzen; geure berbak eta kontuak ulertzen ete dozuzen; fardela gorroto ete
dozun; argitasunak doministiku eginarazten deutsun; amaren ahotsa ezetuten ete
dozun...

Baina, txikiegi zara horretarako, halanda be, geure besoen
artean babesten zara eta lo sakonaren arnasagaz oparitzen deuskuzu zeure lasaitasuna.
Begi handi eta urduri horrekaz zelan begiratzen gaittuzun ikusteak zoratzen gaitu,
irriparrak zeruraino jasotzen gaitu eta negarrak infernura joanarazten…

Ederra zara, Maia. Danik eta edertasunik freskoena da zeurea.
Kresal tanta bat azalean.

Ondo etorri geurera...udazken!

Utzi iruzkina: