Otsoa negarrez
Autobusak bozinak jotzen hasi dira. Jaun-andreok, hamaika ikusteko jaio gara: polizia piketero!! Pare bat orduan auto ilaran geldi gaude, autobuusean sartuta pelikula txarrak ikusten. Zergatik eta polizia batzuk soldata igoera eskatzeko errepidea mozu dutelako. Ez dakigu zenbat iraungo duen egoera aldrebes honek. Beste polizia talde bat azaltzen bada, elkar egurtuko dute? elkar atxilotu? Zeinek jakin. Gainera, kafea azukre gabe eta hotza!! Hemen ere poliziak kabroi hutsak.
Gure burukomina bukatu da. Motxilak hartu eta kilometro bat ibili gara, piketeen bestaldera heltzeko. Kanpin dendak, batzuk tanborrak jotzen, besteak egonean. Gizon, emakume, zahar eta ume. Hor ez zegoen uniformezko inor. Bost ordu joan dira berriro beste autobus hau irten denerako. Gu bagoaz behintzat, demaseko auto, bus eta kamioi ilara atzean lagata. Hizketa gaia eman digu behintzat.
Gendarmeak ere luze pasatu dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: