Tigre: paradisu mantsoa

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-25 18:55
6

Ibaiarteko paradisu izkutuak

(Ari)

Rodo eta Flavia. Tigren bizi diren bi lagun berri. Ederra da tigre, eta mundialak bi lagunok. "Recopados" esaten dute hemen.

Oso zabala da Parana, eta itsasontziak ibiltzen dira.

Parana ibaia ardatz hartuta, ehundaka ibaitxo eta errekaren artean irlak daude, lantxan edo kanoan bakarrik irtsi daiteke bertara. Horrelako irlatxo zoragarri bat da gu gaudena. Egur eta buztinezko etxe txikiz betetakoa. Rodo eta Flaviaren etxean. Oso gustora gaude hemen. Gure giroan. Gure Euskal Herri maitean ez dago halakorik. Etxe xinple, polit eta goxoa. Ezer ez da berria eta dena da erabilgarria. Bizimodu ederra daramate leku paradisiako honetan. Lanik asko ez eta bizitzaz gozatzen. Lortuko ote dugu noizbait guk ere halakorik...

Arturooooooooo!

Falcoooooooooooooooor!!! (eta bere milaka arkakusoak...)

Txakurra, katuak, dordoka... bizirik dago hau. Irripartsu denok. Alaitasuna eta bakea daude hemen.

Arratsalde guztia uretan eman dugu seirok, eguzkipean. Igerian, jolasdean, kayakean... mundial. Barriketan. Barrez eta barrez denok. Egun bikaina.

Rodo eta Flavia, beren etxe aurrean. Beitu beitu ondo... Euskal Herritik urrun egon arren, AHTrik ez! diogu. http://video.google.es/videoplay?docid=-2978566013386788385

Bizitzeko modu hau, geure

(Iñigo)

Hemen ordurik ez dago. Tigreko irlatxo galdu hauetan erlojuak funtziorik ez du. Eguna eta gaua bereizten dira. Horrela, atzoko egunez ia lauretan bazkaldu genuen eta ilundu eta gero afaldu, gauerdi ingurua izango zen. Gitarra, matea eta ardo zahatoarekin moila ingurura gerturatu ginen, gure pakearen kokapena aldatzeko. Eta bueltatzean oso berandu zela konturatu naiz. Baina zer da berandu? Zer goiz? garrantzitsua momentua denean?

Fede, Ivanna, Rodo eta Flavia. Recopados!

Tigren egoteak bizitzeko modu hau gugandik gertuago ikusteko aukera eman digu. Bizi-zuhaitzaren adarretako ederrena aukeratzen sentitzen naiz, momentu hau egia da, baina paradisurik ez dagoela jakinda. Leku honek ere badu alde deserosoa eta gaur esnatzean ehundaka pikatada nituen gorputz osoan. Eltxoak egunez eta arkakusoak gauez gure gorputzeko txoko guztiak dastatzen ibili dira. Inguruan beti sua pizten dugu, kearekin eltxoak uxatzeko baina alperrik. Hala ere, pikatada guzti hauen gainean azka egiten dugu. Eta parre. Eta bizi. Ze egingo dugu ba, hil arte bizi! Gozatu arte azka!

Bizipenak idazten, zuei bidaltzeko

Etxeko pizzak. Inoiz jandako onenak! Ummm...

Argindar hariak erreta, txispaka, leherketa bat. Argia joan zen eta kandelatxo bi hauekin egon behar. Eta gustora gu. Iñigo eta Hernan.

iosune

iosune 2009-01-29 21:15 #1

Ederrak kontutxuak gaurkuan ekarri ditxuzuenak :)
Gustora gustora irakurri ditxut, hitz bakoitzari irudi bat ipiñiz...
Iñigo neuk be nahiko neuke ointxe pikatada horrek euki eta hor egon!!!!jajajaja

Ari!!! Pizza horiiiiiiiii! ummmmmmmmmmm jajajaja
Patxo haundi bat!

Mirentxu

Mirentxu 2009-01-30 09:24 #2

Kaixooo!

Irakurtzen egon naiz eta ze inbidixa... gustora zabizte e? Toki politxak ezautu, jendiakin egon, recopados...? Jejeje!

Aktualizau, egunerati bloga, pozgarrixa da eta zueri entzun edo irakurtzia eta beste bizitza bat nola izango litzaken imajinatzia...

Patxo pila bat...

Maite

Maite 2009-01-30 11:54 #3

neuk be nahi dot!!!

neuk be nahi dot!!!

baina bueno.....hemen be ez nao gaizki e....egixa esan...holan egon ostian be baloratzen da gure euskal herrixa, baietz bikote??

patxo huandi bana....

eta bai!munduko edozein ezkinitan egonda be....AHT-RIK EZ!!!

Asier

Asier 2009-01-31 14:13 #4

Kaixo kaixo bikote!!! Moxkito artien hobe korbatadun edo uniformedun moxkardoz ingurauta ibiltzie baño! Muxu haundi bana, ta gozau bidaie, guk blog zoragarri honi esker gozauko dizkiau ta iñiguiton argazkiyek ta Arin prosa zoragarriye, jeje! Segi gozo!

maolo

maolo 2009-02-01 15:57 #5

earra bloka, a ze parie, hemendikentxe usaitzek/n zuen zorixonan lurriñe.. zabaldu ta partiru! mille muxu

domentx

domentx 2009-02-05 15:01 #6

Kaixo Bikote!
Joeee, inbirixia ta inbirixia ematen dozue e?...
Primeran zabiztela bistan da*
Besarkada bat eta laster arte!!
Disfrutau

Utzi iruzkina: