Gezurrak eta egiak

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-20 18:38
1

San Telmo plazan, eguzki eta zuhaitzen hostoen itzalpean. Leku atsegin, elegante, dirudun, artisauz inguratutako batean. Gezurretazkoa. Lehenago zenaren arrasto faltsua. Hautsi den ispilu baten gainean marraztea moduan. Gezurra. Jende desberdina ikustea atsegin duena, baina argazkiak atera edo dirua emateko. Nahastu? Ez, mesedez. Garai bateko margo, tango, artista... nora joanak zarete?

Caminito... kolorezko eta artezko Caminito... caminando por Caminito... turist, turist, turist, turist... modelo itxuretan. Arte guztia zurrupatuta, postutxoak leku denetan, bandoneoia entzuten da. Joten ete dabil? Jotzen eta dantzan dihardute. Turistentzat montatutako zirkoan. Gezurra, gezurra, gezurra.

Egia: Buenos Airesen txanponekin dagoen arazoa. Ez dago txanponik!!! Autobusa ordaintzeko txanponak erabiltzen dira. Orduan, autobusen enpresa horiek txanpon denak jaso eta negozioa egiten dute txanponen trukearekin. 2 pesoko billetearekin, 1,80 eman, adibidez. Beti irabazten. Bankuetan 5 peso bakarrik aldatzen dituzte bakoitzean eta hori egun batean gastatzen da!! Izugarrizko ilarak goizero. Dendetan txanponak bueltatu beharrean goxokiak ematen dituzte edo beste zerbait. Txanponik ez dagoelako! Sinistezina da. Non daude txanponak? galdetzen dugu denok. Eskerrak eguzkiak ez duen txanponik eskatzen.

Inmobiliaria bat da Baikal eta 911 poliziaren zenbakia.

Maite

Maite 2009-01-30 11:50 #1


Utzi iruzkina: