Izan zenaren sena

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-02-27 13:59
2

Sasoi batean izan zenaren esentzia gordetzen du Calchaquí bailarak. Interneten begiratu ostean, (bertako zenbaitek ez du erantzuten jakin),bailara hauetan berba egiten zen ketxua hizkuntzan antzeko berbak aurkitu ditut, bailaren antzinako itxura eta izatea nolakoa zen imajinatzeko:

Qallcha s. Mies segada y hacinada con los tallos puestos de pie.
Qallchasqa p. Cereal segado.
Qallchachix s. El que hace segar.
Qallchapuy v. Segárselo.

Gaur ia guztiz lehorrak diren eremuak, garai batean segaz moztutako soroak zirela pentsarazi dit horrek.

Hala ere, ez da harritzekoa gaur egun eremu ia lehorrak izatea. 500 urtean indarkeria, zapalkuntza, lapurreta, hilketa eta mespretxua jasan behar izan dute bertako biztanleek. Lurrak ere igarri du hori.

TUCUMAN-AMAICHA-QUILMES-CAFAYATE-PURMAMARCA-TILCARA-HUMAUACA-IRUYA-SAN ISIDRO-TUCUMAN

TUCUMAN

Fer, Ale, Sol eta Vera. Familia dibertigarri, jator eta goxua. Bailaretaruntz igotzean eta jeistean beraien etxean eta pizzerian izan ginen. Jolas, berbetaldi, jatordu, mate eta musika saio ederrak. Laister arte.

Vera, Tucumaneko printzesa

Ale, sukaldari on eta aita hobea

Sol, arkeologo gazte gaztea

Fer, lagun ona, ederra izan da zurekin berriro topo egitea

Tereré hartzen, beroari kontra egin asmoz

Fruteroooooo!!!!!

AMAICHA-QUILMES, borroka eta erresistentzia

Ana (Mar de Plata) eta Sandrorekin (Italia) heldu ginen herritxo honetara eta elkarrekin eman genituen 3-4 egunok. Lagun biei esker, Amaicha, Quilmes eta inguruko komunitateek egiten diharduten borroka eta erresistentzia ezagutzeko aukera izan dugu, bertakoen ahotik entzunda. Bi kontu dira aipatu beharrekoak: bata indigena identitatea, eta bestea mehatzeen gaia.

Quilmeseko herritarrak izan ziren kolonizazio garaian erresistentzia luzeena egitea lortu zutenak. Handik, Iparraldetik, Buenos Aireseraino oinez eraman zituzten, deserriratu zituzten. Baina ez dira desagertu. Garai bateko herriaren hondarrak geratzen dira eta herri berri bat egin dute. Lehenagoko bizimoduari eutsi diote, nekazaritza eta abeltzaintza, eta kontatu digutenagatik, orduko teknikak eta tresnak oraindik bizirik diraute. Galerarik haundienetako bat (eta berreskuratu ez dutena) hizkuntza izan da. Berreskuratzeko saiakeraren batzuk egiten omen dihardute, baina hiztun guztiak galduta dituzte. Borondatea badute; ia lortzen duten "diagitaberri" batzuk behintzat sortzea, beraien toponimia eta hiztegiko hitz asko ulertu ditzaten. Horrez gain, Argentina osoan igarri dugun kontu bat abertzaletasuna da. Argentinarrak por la patria. Inguru honetan, Tafi del Vallen, gizon batek Anari adierazi zion bera indigena dela, diagita dela eta ez dela argentinarra sentitzen. Lurraldeak berandako daukan esanahi sakona azaldu zion, lurrarekiko harremanarekin, komunitate baten hizkuntza eta kulturarekin eta elkarrekiko harremanekin lotutakoa, berba gutxitan. Lehenengoa eta bakarra ezagutu dogu sentipen horrekin.

La Lumbrera mehatzea. Joan deneko 8-10 urtean funtzionatzen dihardu bailara honetan, kanadar eta finlandiarren agindupean. Bertako jardunak eragin nabarmen bi izan ditu gainontzeko herrietan: kutsatutako urak sortutako kalte zuzena eta mehatzearen ustiapenak sortutako hauts gorri batek eragindako kalte anitzak.(Bertakoek azaldutakoaren arabera)

• Nekazaritzan: landareak ez dira lehen beste hazten, ezta fruituak lehen beste ematen.
• Animaliengan: mehatzetik gertuko azeriek adibidez, beste eremu batzuetara migratu dute.
• Klima aldatu egin da; hauts partikulengatik euri gehiago egiten du.
• Jendeagan zuzenean eragiten dihardu. Ume dexente malformazioekin jaiotzen ari dira.

Mehatzearen kontrako koplak botatzen

Orduan, bada jende talde bat horren aurka borrokan diharduena, momentuz arrakasta haundirik gabe. Seguruena ez dute ixterik lortuko baina gutxienez informazioa zabalduko dute, egia eta errealitatea zein den erakusteko eta ekintzak eginez beraien duintasunari eusteko.

PURMAMARCA, La fiesta de la Pachamama

Amalurraren jaia. Erritual berezi eta ederraren parte izan ginen. Herriko gune batean borobil bat hesitu zuten eta bertan egin zen zeremonia guztia.

Borobilaren erdian harri pila bat eginda zegoen gu heldu ginenerako, adornu batzuekin inguruan, eta 80 bat buruko ahuntz eta artalde bat. Gizonezko batek zulo sakon bat egin zuen bere puñalarekin eta bertara isuri zitzaion Pachamamari (pausoz pauso eta zegozkion hitzak esanda) jana eta edana. Inguruan geunden herritar eta kanpotarroi parte hartzeko aukera eman ziguten; koka orriak banatu zizkiguten, hortik osorik zeudenak hartu behar genituen, zuloa zegoen lekura hurreratu, datorren urterako uzta ona opa eta koka hostoak gizonari eman. Txitxa ere eman ziguten edateko, artoarekin egiten duten edari alkoholiko gozo bat. Gizonak zuloa egin bazuen ere, emakumeak izan ziren arduradun nagusi. Batek azalpena eman zuen esanaz lurrak dena ematen digula, naturari eskerrak bizi garela, eta hori eskertu egin behar diogula Pachamamari, ahal bada egunero eta edozein lekutan. Ohitura dute edaten hasi aurretik txorrostada bat lurrera botatzeko eskeintza moduan.

Eta ahuntzak eta ardiak? Urtean behineko jai honetan ardi eta ahuntzak markatzeko aprobetxatzen dute. Urtero txandakatu egiten dira familiak eta bati tokatzen zaio. Markatzeko belarri pusketa bat kentzen diote abere bakoitzari eta kolorezko ponpoiak eta artile pusketak ipintzen dizkiete apaingarri. Bildots biren arteko ezkontza moduko bat ere egiten dute, urte ona izan dadin eskatzeko. "Señalada" bukatutakoan, musikariak eta denok art-ahuntz taldeari eta jabeei etxerako bidean lagundu genien, ohiturari jarraituz.

Gero koplak. Orduetan eta orduetan, ilundu eta gerora arte, irin eta serpentina artean. Eguneroko bizimoduari lotutako koplak, andra-gizonen ahotik, harri pilaren inguruan danborrak joz eta txitxa edanaz ziharduten artean. Trantzian sartzeko zala, beste azalpenik ez dauka.

Txitxa edaten

Suso eta Loles, lagun valentziarrak

IRUYA - SAN ISIDRO

Rio Arriba pelikula ikusi eta dena esanda dago.

Youtube-n aurkitu dugu zortzi zatitan:

1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8

(Musika: Ricardo Vilca)

San Isidrora bidean

Iruyan eginiko lagunak San Isidron

Katalino, gure gia

Agur Iruya, hurrengora arte

Gainontzeko herrietan asko gozatu genuen lagun berriekin berriketan eta musika eta jaiez gozatzen. Oroitzapen ederra daramagu bailara honetatik. Bejondeiela!!!

Maite

Maite 2009-02-26 18:14 #1

besarkada bero bana....

segi aztamuka txoko oro.....ikusi, begiratu, entzun, ikutu....bizi!!

Domentx

Domentx 2009-03-01 17:54 #2

IRUYA e??

Plaentxin ez dao ba Iruiako laua hor mendigainian? jj grazia ein dosta*
Ondosegi abenturaz abentura!
Besarkada bana*

Utzi iruzkina: