Purmamarca
Goizeko ordu bi t´erdiak aldera heldu ginen Purmamarcara, autobusak matxura bat izan zuelako eta herriraino 3 km oinez egin behar izan genituelako. Belar eta zuhaitz usainak, ilargi beteak eta zeru izartsuak lagundu gintuzten bidean. Lotarako lekurik ezin topatuta, eliz ondoan egin dugu lo, zakuetan sartuta.
Kolore denez jantzita daude hemengo mendiak; berde, gorri, urdinxka, hori, laranja, marroi, gris, granate... tono eta kolore denak haitzetan. Miresgarria hau ere.
Quebrada de las Conchas (Cafayate)
Ederra
Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!
Hemen ere... AHTrik ez!
VER PARA CREER
Horixe, ver para creer. Hemen gaude Purmamarcako plazatxoan. Arratsaldeko zazpiak inguru. Ari eta biok eskuak burura eraman beharrean.
Ordu erdi pasa izango da Arianne Galeanoren liburuko pasadizo batzuk altuan irakurtzen ari dela, eta ni (Iñigo) entzuten ari naizen bitartean ondoko artisau postura bikote bat iritsi da gauza polittok ikusteko, ukitzeko edota dastatzeko asmoz. Arrazaz biak dira ingurukoak, indigena traza peto-petodunak. Itxuran berriz europear edo yankitutako turistak dirudite. Eguzkitako betaurrekoak funtziorik ez duten lekuan jarrita, "a lo Vaskito look". Hasteko, presko egiten zuenez, mutilak jertse bat probatu du, neskak txapela, mutilak txirula, besteak guanteak, bufanda, mateak. Konturatzerako indigenak indigenez mozorrotu eta hor hasi dira parrak, argazkiak eta argazkiak, parretxoak eta hizketaldiak trukatuz saltzailearekin. Gainera saltzailea argazkilari lanetan ipini dute. Nahikoa argazki egin dituztenean, isiltasina etorri da. Bikotea eta saltzailea isilik. Saltzailea zain, zerbait erosiko dioten itxaropen txikiarekin, eta bikote patetikoa erlojuari begira, alde batera eta bestera begira, nola alde egin asmatu ezinda. Halako batean, tipoak jertsea erantzi du, ordu erdiz soinean izan duena, eta tolestu ostean, saltzaileari eman dio lehengo parretxorik gabe. Hitz bi, buelta erdi eta aio. Ezer erosi gabe jarraitu dute aurrera, saltzailea nahi bezala erabili eta nahi adina gauza probatu eta esku artean erabilita. Lurrean utzita zaukan tetrabrika hartu du tipoak, betaurrekoak jantzi eta aio. Saltzailea beste saltzaile batengana hurreratu da, hain lerdoak eta haundiustekoak nola izan daitezkeen galdezka, seguru asko. Hori da behintzat guk pentsatu duguna. Patetikua!!
Iruzkinak
Yuri 2009-02-20 14:59 #1
Aupa!!!!

Zelan gabixaz?????
Ikusten da bai amerikako zaurixak ez dirala berehalakuan itxiko, gehixen bat guk ixten lagazten ez dotsegun bittartian...
Itxura indigena euki edo gu bezela europearra, azkenian danok gara turista, gringo, mzungu edo deittu nahi dan moduan. Baina ez doguna ahaztu bihar da eurak holan badare gure erruz dala!

Badakizue dolarrak (edo euruak, azken finian berdina dala) agintzen dabenian zentzuak, errespetuak, buruak eta bihotzak galdu eitten dabe!

Ondo segi eta akordau honekin!!!!!

Patxuak!!!!!

Maite 2009-02-26 18:05 #2
ai bikote...

malkuak begi bixen ezkinetan dittut bultza eta bultza....

izan be....askotan zelan heldu leikezen hitzak, hitz soilak ez izatera ezta??

hamaika kilometro luzek banatu arren.....hitzak eta izatiak badauke holako indar bat dana bertatik bertara sentitzeko.....

ba hoixe...gaurkuan benetan malkuak kanpora jotzera biderau dittuzue....eta sinez...zoragarrixa izan dala!!!

ondo ondo izan....eta eukikou alkarren berri!!!

BIZI.....zuek eta ingurukuak....ingurukuak eta zuek!

ander 2009-04-08 20:08 #3
iepaaaaaaa!!!!

HAIZUE; ASKO POZTEN NAHIZ zuek hainbeste gozatzen ikustez, ..(jode mays-ak),..artista batzuk eginda zaudete , joe!
pixkanaka irakurtzen zaituztet lanian denboratxo bat izaki , ta beno irakurtzeak besterik ileak ttentte jartzen dizkit, gero argazkiekin sentsatzioa hobetzeko, ..ondo segi ta zaindu !!!

besarkada bana !

Utzi iruzkina: