Soraluzetarrarekin

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-28 19:39
1

Lehenengo agurrak heldu dira. Agur Tigre, agur Hernan, agur Rodo eta Flavia, agur agur Fede eta Ivanna. Egun bikainak, lagun bikainak.

Atzo agurtu genituen Fede eta Ivanna geltokian, barre eta negar artean. Son recopados, son una masa! Maitasun haundiarekin hartu gaituzte; laster ikusiko dugu elkar. Inshalla!

Orain Posadasen gaude, Argentinako ipar-ekialdean, Joseba Gorostidi soraluzetarraren etxean. Hau da hau, irten garenetik etxez etxe dihardugu! Denetan oso oso ondo hartu gaituzte. Gaur bero haundia egin du eta euri zaparrada galantak ere bai. Joseba etorri da geltokira gure bila eta hantxe ezagutu dugu elkar. Zorte handia da horrela bidaiatzea, lagunak edo ezagunak edukita, bertako errealitatearen ikuspuntu asko ezagutu ditzakegulako. Diru gutxi baina lagun asko.



Joseba (erdian), Laudy (bere emaztea), Lur eta Xagu txakurrak eta gu.



Bi neska panpoxekin dagoela uste du... gizajoa...



Hau gaizki bizitzia...


Bazkalostean ruina batzuk ikustera joan gara. Misiolariek (jesuitek) sortu zuten herri eta antolamenduei buruzko museo eta ruinak ikusi ditugu San Ignacio Minin. 1610 urte inguruan etorri ziren Jesuita txintxoak inguru honetara eta orduan oihana zen dena. Ordurako kolonoek esklabu lanetan ipinita zituzten bertakoak, eta batzuk ohianean bizi ziren hortatik ihesi. Espainiako Erregetzak eta Vaticanoak bidalita, jesuita batzuk heldu ziren guaraniak ebanjelizatzera. Guarani hizkuntza ikasi zuten eta  beraien kultura eta ohiturak ezagutu. Loiolako San Inaziyo militarra izan zenez erlijiosoa baino lehen, beran sortutako jesuiten ordenak antolamendu militarra zuen. Horregatik, herri honek kuartel itxura zeukan. (35 herri sortu zituzten guztira). Artea erabili zuten ebanjelizaziorako (musika, pintura, eskultura…) eta umeengan zentratu ziren. Horrez gain guaraniak langintza batzuetan espezializatu zituzten eta azkenerako eremu autosufiziente bihurtu zen. Inperio independiente bat sortuko ote zuten beldur, Espainiako Erregetzak eta Vaticanoak agindua bidali zieten jesuitei erretiratzeko eta Europaratu egin zituzten. Gero beste frantziskano eta abarrak bidali zituzten baina guaraniek alde egin zuten. Gerora eremua erre eta sakeatu egin zuten. Argentinako eskualde honek orain Misiones izena dauka.


Aztarna batzuk.


Aitor

Aitor 2009-02-11 12:59 #1

Sarrera hau irakurrita <a href="http://es.wikipedia.org/wiki/La_misi%C3%B3n">La Mision</a> pelikula oroitarazi doztazue. Beti pentsatu izan dot Amazonas aldian gertatu izan zala bertan kontatzen dena. Pelikulia berriz ikusteko gogua piztu doztazue. Etxean daukadala uste dot ea topatzen doten.<br><br>Besarkada bat! <br>


Utzi iruzkina: