Gu, aberatsok
Bi xox, hauxe da gure gastua, edo hori nahi behintzat. Diru gutxi xahutu eta xume eta alai ibili. Baina batzuetan ezinezkoa da eta bestetan europar pequebu (pequeño burgues) batzuk garen sintoma guztiak agerian uzten ditugu. Atzo adibidez, goizean Iguazurako txartelak erostera joan ginen, gero asado bat egiteko haragia erosi eta garagardo freskoa baita. Bazkaldu eta tertulian egon ginen Joseba eta biok , blibliblabla. Ikaragarrizko beroa egiten zuenez, birra, birra eztarritik behera behin eta berriz zortzi litro edan arte, eta gero gaualdera beraien etxeko pistinatxoan sartuta egon ginen. Eguna bukatzeko kilo bat izozki eskatu genuen telefonoz. Todo un lujo!!
Gaur, momentu honetan bertan autobusean goaz Iguazuruntz. Autobusera igo garenean bion aurpegiak ikustekoak ziren. Inoiz ez genuen ikusi horrelako luxuzko autobusik. Lehiotik lehiora hiru eserleku zabal eta aurretik atzeraino zazpi ilara besterik ez. Lekua etzanda joateko, edariak, pertsonako telebista pantaila bat, manta eta kojina. Egia esan hau gehiegizkoa da baina Posadasetik Iguazura doan konpainia bakarra da. Tarteka, nahita edo nahi gabe, aberatsen pare.
Iguazura bidean, luxuzko autobusean, Itoitzen Ezekielen prophezia entzuten ari naizen bitartean, nire ondoan Arianne lo eta autobuseko beira freskoaren bestaldean, beroa eta lautadak, lur gorria, “atzo goizera arte” eta milaka urtez indigenen lurrak izan zirenak, gaur euskal eta espainiar abizenez izendatutako eremu, herri eta kaleak.
Uste dut gaur 15. eguna dela Soraluzetik irten ginela eta espero bezala oso gustora gabiltza. 15 egun, 24 ordu batera, dena konpartitzen baina elkarri enbarazu egin gabe. Lasai eta ondo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: