Sentimenduak ezin daitezke bi eskema sinpletara mugatu. Zaila da hitzez sentimendu bat azaltzea hizkuntzaren gramatikara mugatzea ere ezinezkoa delako agian. Ez dut uste gainera mugak izan dituztenik. Gradu desberdinak bai, mailak. Hauek neurtzeko gailurik ez izanagatik. Termometrorik, gorriz edo urdinez zero azpi-goitik markatuko duenik. Baina bene-benetako sentimenduak igarri egiten direla deritzot. Gorputzaren alfabetoa internazionala dela. Igarri egiten da. Eta igarri egiten da sentimendu eza ere. Faltsua bezala. Ustela. Sentimendu unibertsalak daude batetik, jaiotzet...
Azken aldian borradoreak besterik ez ditut eskribitu Garbira pasatzeko inongo asmorik ez dudan borradore pila Lar neurtu gabeko hitzez bete ditut hartara orriak askok zakarretan amaituko dutela jakinagatik Edo koaderno galduren batean bestela Pintzelada soltez eginiko entseguak dira Apunteak Finean, idatzi beste ezabatzen baita Borratu Bota
Zerbezetan itotako burbuilei begira geratu zara instante batez segundo pare bat baino ez. Zelan biltzen diren goiko geruzan beha. Soa altxatu eta alboko gizonari ezpainak apar zuritan ikusi dizkiozu orduan. Zure basoan ondarrak geratzen direla jabetu zara, arrastoak. Eta aparrak abstrakzioak dibujatzen dizkizula beiran. Ulergaitzak zaizkizun formak. Deklarazioak.
Mundua zuzenduko balitzait bezela da. Zenbaitetan elkarren aurka joko bagenu bezala. Hirurogei zentimetrora ordea, diametroa albora okertu eta urruntzen gara. Norbera bere bidetik. Hirian jendeak hareak esku artetik bezela ihes egiten dit. Eta denborak. Denbora ere eskuetako zirrikituetatik joaten zait. Hala, ohartzerako farolen argi laranjapean nabil oinez karrika arrotzetatik, ni neu lehen baino pittin bat arrotzago sentituz/ sentiaraziz. Zoko ezezagunak arakatzen ditut, haietan esploratzen. Sakondu. Nigan sakondu. Handi geratzen zait ziutatea. Eta aldi berean nire neurrira ...
Hitzok irakurtzeko behar den denboran Milaka kamerek sakatu dituzte beren botoiak. Oroimenaren testigu eginen diren milaka erretratu gauzatu dira. Hitzok irakurtzeko behar den denboran Milaka amets izan dira trintxera baten moduan defendatuak eta halere alokatuak. Ametsak diseinatu, eraiki eta perfekzionatu egiten baitira. Ondoren zentsuratu edo ostu. Hitzok irakurtzeko behar den denboran gaztarik gabeko labirintoan harrapatuta dauden milaka arratoirekin esperimentatu da. Hitzok irakurtzeko behar den denboran Milaka gaitz diagonostikatuko ziren. Sendatzeko inongo farm...
Ez dakit ondo gauza inportanteak zeintzu diren ez dakit sendimendua hitzetara eraman daitekeen poema luze hau ez da ona agian arnasestuka lerratu bait da pundurik pundu idaztean senditu dudana irakurtzean senditu duzun jakin nahi nuke baina ez du axola Joseba Sarrionandia
Pasea gaitezen apurka-apurka. Finean, oinez ibiltzen sekula ez baitu ahazten batek ezta ala? Halaxe da bai, beti gabiltza oinez. Norabide zehatzik gabe gehienetan. Iparrorratza eskuan iparra galduta mugitzen gara. Mapa bateko instrukzio multzoari segitzeke, sena gidari. Nora goazen ez dakigula eta halere aitzinera. Aurrera, aurrera eta are aurrerago. Atzera egitea ezinezkoa baita, bizitzak aurrera bultzatzen gaituenean. Jendeak atzera joatearen plantak egiten ditu, posible balitz bezala, baina iruzur hutsa da eta ez sinetsi. Gezurra da. Bide bera sentidu igualean bi bider ezin daiteke...
Arkeologiatik moralistak zera baino ez dezake atera: hots, eskola-liburu orok gezurra dioela. Historia delakoa ez da harropuzteko kontua, geure baitako kriminalak egina baita: ongiak ez du garairik. Wystam Hugh Auden
Haragia puskaka erortzen zaio, azalez azal. Biluzik geratzeraino. Transparente
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziƱena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.