Norberaren historia oinetan irakurtzen dela esaten dute zenbaitzuk Sekula ez zaizkit gustatu izan nireak
Baliteke errebelazio tankerako zerbait izatea. Ekidin ezin eta askatutako, izkiriatutako nahiz soilik pentsatutako pentagrama solteak… …poesia Luma orri gainean balantzatzen duena bakarrik ez dela poeta esan zidala noizbait norbaitek nonbait… oroitzen dut. Eleak konposatzea ez dela aski guztiok barnean dugun poetatxo ezezagun ezaguna kanporatzeko, haren bitartekari izateko norberaren bokazio/ofizio Poeta &nb...
Idatzi egiten dut akumulatutakoa husteko. Askatzeko. Aske sentitzeko. Eta bide batez manifestatzeko ere bai. Zergatik ez? Kritika egitea ere ahalbidetzen baitu. Eskribitzeak. Gizartea gillotinatzea. Txiki-txiki egin. Mila pusketatan. Idatzi egiten dut bai, inizilekin pankartak zabaltzen. Kamuflatuta. Ez da adore falta kasua baina klandestinitatetik izkiriatzeak jakin-min gradua areagotzen duela deritzot, eta segurtasunarena agian. Babes faltsua izanagatik. Zenbaitetan idazte hutsagatik ere, idatzi egiten dut. Hutsa bete. Ekintza automatikoa da. Sortzea. Pertsonaia asmatuen l...
Elitea utzi eta masa bihurtu
Antinaturala zaio gaur nitrogenozko zeru urdina. Gaur eta ordulariak ohetik arrastaka ateratzen duenero. Azken aldian geroz eta maizago egia esan. Antinaturala zerua. Udaberria. Jendearen zoriona. Promesak. Faltsua. Ustela. Pijama akrilikoak elektrokuta zezan desiratu du. Orratzen tik takak bere onetik aterata joan da dutxara. Dutxa hotza izan da gaurkoa. Eta ile bustia arkatz batekin bilduta han joan da. Lanera. Nagusiaren post-it bat zain du pantailan betebeharrez josita. Babalorea irakurtzen dio halakotan kopetan. Alergia diot polenari, eguzkiak dalmata bihurtzen nau eta gorroto...
Den-dena ametitzen dugu guk Ebanjelioaren moralari jarraituz bezala
Bi gehi bi ez da beti lau Ia inoiz ez da
Isiltasunean babestea errazena denean behatz puntetan ibiliko naiz entzun ez nazazun…
More news at midnight press release and every hour on your radio receptor. Good night. Good night? Nirekin ari al haiz?
Ni naiz xake taulatan falta den irudirik garrantzitsuena: bufoia. Harkaitz Cano
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.