x eta o-z josi zaitut… ...
Goizean esnatzean izarak bezala tolesturez beteak daude gure ametsak Txili Lauzirika
Armada bentzutuetako hildakoak estaltzeko oihalak ez dira nire malkoak menperatzeko lain. Bihotzak zotina dit, aulkian kulunkatzen zait eten barik, ausartu ezinik: orain orain orain... aldendu zaitez orain. Baiezkoan nengoen, baina ez dut zuek bezalakoa egiten nauen ezer. Buruz ikasi nituen ikasgaiak hitzez hitz errepikatzeko gai naiz, ostera, ez ditut biren artean bereizten. Tiroka erantzun diezue laguntza eskaera guztiei eta, horrenbestez, herrikideok auzokideok jendekideok, entzuteko ahalegina zain duzuenok, etsi dut eta banoa. Ondoegi bizi gara iraultzaileak izateko. Jantz...
Ez galdetu zergatik, ez dago eta zergatirik.
Goiza cappuccinoari birak ematen igarotzen du. Ertz batean esertzen da beti, diskrezioa omen. Egunariari begiratzen dio, baina ez du irakurtzen. Honek esaten dituen gezurrak ez zaizkio interesatzen, bera ere gezurtia delako. Berak ere egiak puzten ditu, egia hipotetikoak idatzi. Egunkari paperean mezu zifratuak zirriborratzen zituen bai, baina egia puta horiek osatzen zuten kaxa beltzaz nazkatu eta arros egin zuen. Eta gaur cappuccino jada hotzaren aparretan X bat marraztu du. Gaur.
Tximeletak. Hauskorrak dira tximeletak. Kristalezko potetan gorde ohi zituen umetan, algodoi artean hautsi ez zitezen. Hilik agertuko ziren biharamunean.
Gogoan ditut familia giroko bazkalosteetan abesten genituen katuak. Gogoan ditut kotxeko bidaia luzeak. Gogoan aitaren kasete zaharkituak eta hauen behin eta berriz entzutean monotonia bilakatu ziren doinuak. Gogoan dut txoriak gustuko nituela, hegan egitearekin amesten nuela. Gogoan dut haren gitarra hartzeko era partikularra imitatuz solastu ginela, bere akordeak gureekin parekatu nahi genituela. Italia zen. Eta xoria joan, ez da joan, baina umezurtz sentimendua gainetik kendu ezinda nabil.
Ez aurrera ez atzera, soilik mugitzen.
Ahalik eta denbora gehien eman nahi du ohean, ahalik eta energia gutxien xahutu, ahalik eta errealitate zati txikienarekin talka egin. Haragia , Eider Rodriguez
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.