-Neska, ez dun ezer. Birritan pentsatzeke, salto. Ez izan beldurrik nik helduko haunat eta. -Atta, badakit kenduko zarela. - Hator, saltotxo bat besterik ez dun. Bat, bi eta… Plast!
lastimatzen zara pasatuaz eta orainaz baita zauriak omen dituzu ixteke eta infekzionatuak asko hotz sentitzen zarela diozu gainetik ezin kendurik zabiltzala aspaldian goxatuko zaituenik ez antza denez etxera bueltan afari hotz bat ala hori ere ez ohe hotz bat izarek mintzen hauten ohea urratu arte mindu emakume biluzirik gabe urteak jada ez haiz oroitzen larrua jo huen azken aldiaz ere non eta zein andraz gaztea ei hintzen orduan halere larrua jotzea whisky on batez ordezkatzea posible duk no problem malkorik ere bat ere ez izoztu zaik eta barnea so...
"Azken batean zer gara, ez bada besteekiko bereizten gaituen harresi hori gainditzeko ahalegin geldiezin bat. Dena da alde horretatik estrategia, dena da teknika. Zentzu horretan ez gara zer, baizik eta nola." Eider Rodriguez, Berria
“Nola jakin gorputz bat zelakoa den barrutik? Kalterik eragin gabe nola ezagutu barnea? Bisturia ordezkatu du matematikak zenbait kasutan hartara disekzio (kasi) perfektua posible eginez, zeinak gaur egun bizitza ugari salbatzea ahalbidetzen duen eta hala nola, petrolio poltsen potentzialtasuna kalkulatzea.” &...
Animalia orok zekien bat, bakar harengandik aldentzen,lehoien moduan hark ere bere hatzaparrak barneraino sartuko zizkiola, erraiak ateraz segidan. Gerora bere inbentzioen lekuko ere izanen ziren ordea. Etorriko baitziren lantzak, katapultak. Suzko armak etorriko ziren. Etorriko bonba nuklearrak… Eta hutsal bilakatuko ziren aztaparrak haien aldean. Ezdeusa. Eguzkitan azazkalak gorriz pinta...
sasi artean bezala bizi denak gaitz du atsegina teilape baten bila gordeka beti inoiz utzitako fabriketan inoiz esandako hitzen gainean aterpetua inoiz bilkurak inoiz menturaz begia zeru hodeitsura altxatu oraindik oren bat heltzeko dela frogatu eta leihoa ostera zarratu inork buruan zer darabilzun irakur ez diezazun goizeko zortziak dira hemen baina ez beste inon, gaur lanera baino lehen egunkaria irakurtzen den egunetarik da gure laztanak gudarosteek babestuta daude gure jakiek eperik jartzeke dute gure irriak betiko dira eraso aginduak legez jausten dira zorionetik ihesi doan ...
Sarritan egiak gordinagoak dira gezurrak baino. Min gehiago erein dezakete zenbait egiek. Izan ere, gezurrak eta gezurrak daude, gezur erdiak, laurdenak… Asko gainera norbere buruari barnerarazten zaizkio, hauek guztiz sinesteraino. Gezurttoak dira bai. Autoprotekzioa edo medizina. Gezurra zenbaitetan heldulekua baita, sostengu bat. Hala funtzionatzen dute erlijioek edota sineskeriek, gero gerra askoren motibo ere izan izanagatik. Eta ez nuke esango batek hautatuak direnik, in...
Ezingo ginateke bizi gezurrik gabe. Hori ere droga da. Karmele Jaio &...
Itsasoari begira egotea gustatzen zaio. Horizonteari. Ur gazitan sartzea oinak eta zelan apurka hondoratuz doazkion jabetzea. Kanela botatzen die bizitzako une garratzei. Polaroid argazkiak atsegin ditu, akats fotografikoak. Jendearen letrari begira geratzen da, edota galtzerdiei oharkabean. Eta idatzi egiten du etxera bueltan, autobusean, inork erreparatzen ez dion bitartean betiere, intimitatean. Burugogorra da oso, despistatu samarra eta ameslaria. Dutxan, ur tantak gorputzetik behera doazkion bitartean, abestu egiten du, gero askotan bere buruaz lotsatzeko. Konplejuak gorrotat...
Lehenengotxo hori, punta behatz hori, beste guztien artean lodia da hori. Bigarrentxo hori, punta behatz hori, beste guztien artean bizkorra da hori. Hirugarrentxo punta behatz hori, beste guztien artean luzea da hori. Laugarrentxo hori...
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.