Gezurttoak ereiten

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-02-26 00:00

                

 

Sarritan egiak gordinagoak dira gezurrak baino. Min gehiago erein dezakete zenbait egiek. Izan ere, gezurrak eta gezurrak daude, gezur erdiak, laurdenak… Asko gainera norbere buruari barnerarazten zaizkio, hauek guztiz sinesteraino. Gezurttoak dira bai. Autoprotekzioa edo medizina. Gezurra zenbaitetan heldulekua baita, sostengu bat.

Hala funtzionatzen dute erlijioek edota sineskeriek, gero gerra askoren motibo ere izan izanagatik. Eta ez nuke esango batek hautatuak direnik, inguruak eraginda edota ezartze, inposizio, baten ondorio baizik.  Baina hori jada beste kontu bat da.

            Erabil genezake gezurra solasteko ere. Absurdoa egiatzat hartuta bide bati ekin. Aurrera jo, proba egin, hitza denborari utzi... Aurkakoa frogatzeko batzuetan nahita eramaten ditugu usteak absurdura, besteetan berriz, saiakeran edota oharkabean.  Prozesuaren parte dugu, muina. Bizitza solasa.

 


Utzi iruzkina: