Geometriako klasea
Amona amona, andereñoak honako istorioa
kontatu digu gaur eskolan:
ba Egipton, piramide erraldoiak dauden leku horretan,
ibaitzar bat omen zegoen eta aspaldi, baina oso
oso aspaldi gainezka egiten zuen eta ur maila jaistean
lur sailen mugak ezabatzen ziren eta hauek berriro zehazteak
lanak emanagatik nahitaezkoa izan behar zuen
pentsa, lurrean ordena mantentzearen parekoa omen zen.
Ordena, horrela esan digu andereñoak
Eta gerora greziarrek miresmenez lan hari
Geometria deituko zien, lurra lantzea.
Jesus amona, orduan
geometra bikaina zara zu! Eta ez dut konprenitzen
matematika horren
horren zaila dela esanez kexatzen den jendea. Huskeriak!
Iruzkinak
batere anonimo ez. 2010-09-18 04:55 #1
eder askoa.<br />Bazkalosteko kafe bat bezain ederra minimo.<br /><br />
Utzi iruzkina: