Gure oroitzapenak itsas galeretako oholak bezala ez dira itsas hondoan ezabatzen, ez dute inongo porturik helburu, gure oroitzapenak itsas galeretako oholak bezala ur gainean linburtuz doaz, jitoan, uhainek eraginak desegin ezin eta xederik gabe. Lar hurrin kalatxori hezurrez os...
Irakurtzen zenituen liburuez mintzatzen zinen. Korronte minimalista bati jarraituz bezala xehetasun osoz kontatzen zenizkidan guztiak eta nik baietz egiten nizun buruaz. Ulertzearen plantak egiten. Kuriosoa zen, ez bainuen deus entenditzen eta zu zeuk ere bai baitzenekien. Zalantzazko begiradak trukatzen genituenero soa aldentzen nuen disimuluz. Gustukoa zitzaidan halere hitz egiten zenuen bitartean entzutea. Absente. Zeure baitatik kontatzen zenuen baina zeurea izan gabe. Beste bertsio bat zen. Zeurea. Bizitzaren apunteak hartzen zenituen, ortografia akatsez betetako apuntea...
Pianoa perkusiozko instrumentu baten modura jotzen huen, terapia modura. Kolpeka. Eskuak odoletan izan arte.
Emakumezkoek neutral agertu nahi dute. Bakean Normal Arazorik gabe Maitagarri Lagun Kide Gizonezko Lastima eme jaio izana. Hurrengo batean, agian. Eider Rodriguez, Argia
Umetan paperezko hegazkinak suizidatzen nituen leihotik behera, jausi bitartean so egoteko goitik
Bitxia da beldurra. Beldur izan, beldurrak egon. Geure parte dira, gu geu. Beldurrak gara bai, eta beldurretan egon egiten da. Permanenteki. Badira atzean uztea lortzen diren ikarak. Fobiak. Jendeak txakurrei die, iluntasunari nahiz altuerei. Eta gainditu egiten omen dira. Superatu. Beti behar, ahal balitz bezala. Baten ostean besterik badator ordea. Eta beste bat. Eta beste bat. Infinitu beldur daude horrela. Ezagutzeke ditugunak asko. Etiketatu gabeak oraindik. Habitat orora erraz egokitzen den birusa da, ugaldu egiten dena. Eta jan egiten gaitu. Barrutik jan. Kontsumitu, hutsik s...
Bazkaritako eltzekoa bokadiloan bezala, irentsaraziak.
Hor dago: Aje handiegirik ez Emakumeekin borroka gehiegirik ez Neumatiko hustu gehiegirik ez Ez zuen inoiz pentsatu suizidioan Haginetako mina hiru aldiz gehienera Inoiz ez zuen otordurik huts egin Inoiz ez zen kartzelan egon Inoiz ez maiteminetan 7 zapata pare Seme bat unibertsitario Urte bete ez duen autoa Aseguru-polizak Etxeko jardin berde-berdea Zaborrontzi tapaki hermetikodunak Seguru hautatuko dutela. Charles Bukowski
Latz sentitzen nituen ene eskuak zureen aldean. Zure besoetan nintzen babestu, berotu. Gogor estutu ninduzun zuk eta ea hotz nintzen galdetu zenidala oroitzen dut. Nik baietz nioen, ezetz ez esatearren baietz buruaz. Eta ene eskuetako izerdi hotzaz jabetu ez zintezen biak patriketan nituen gorde. Aitortuko dizut, bai, zure bularrean errefuxiatu eta taupada hotsak aditzea ...
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziƱena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.