Itsasoaz gogoeta
Gure oroitzapenak
itsas galeretako oholak bezala
ez dira itsas hondoan
ezabatzen,
ez dute inongo porturik
helburu,
gure oroitzapenak
itsas galeretako oholak bezala
jitoan, uhainek eraginak
desegin ezin eta
xederik gabe.
Lar hurrin kalatxori hezurrez
osaturiko hondartzak.
Joseba Sarrionandia
Iruzkinak
2009-07-04 00:02 #1
Ur gaƱen dabiltzan oroitzapen hoietako batzuk maizago ondorarazi beharko genituzke, baina bizitza luzarazten diegu: gupidagatik...masokismoagatik agian.<br />
tt 2009-07-05 17:03 #2
Ahanztura suizidioa da. Zerotik hastearen modukoa, iraganik ez izatea lakoa. Eta nik behintzat nahiago dut aukeran masokista izan (hala deitzekotan).
2009-07-13 12:49 #3
Ahanztura den beste izan liteke oroitzea suizidio, amaierarik ez duen espirala.<br />
Utzi iruzkina: