Bitxia da beldurra

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-05-20 00:00
1

Bitxia da beldurra. Beldur izan, beldurrak egon. Geure parte dira, gu geu. Beldurrak gara bai, eta beldurretan egon egiten da. Permanenteki.

 

Badira atzean uztea lortzen diren ikarak. Fobiak. Jendeak txakurrei die, iluntasunari nahiz altuerei. Eta gainditu egiten omen dira. Superatu. Beti behar, ahal balitz bezala. Baten ostean besterik badator ordea. Eta beste bat. Eta beste bat. Infinitu beldur daude horrela. Ezagutzeke ditugunak asko. Etiketatu gabeak oraindik. Habitat orora erraz egokitzen den birusa da, ugaldu egiten dena. Eta jan egiten gaitu. Barrutik jan. Kontsumitu, hutsik sentitu arte.

 

Ezezagunari beldurra, hiltzeari. Eta ausentziei eta ordezkatua izateari, ahantzia… Ikara minari. Minari eta min emateari. Iragana zein etorkizunari. Bakardadeari… Estatus bat lortu ezin izateari. Ezinari…

 

Betiko beldurrak ere badira. Beldur kolektiboak. Humanitatea ahula da, eta ahula delako behar ditu sostenguak. Zeri heldua. Beldur delako. Horregatik sortzen ditu horrenbeste teori. Heldulekuak besterik ez izanagatik. Hipotesiak. Baina zalantzak ezinegona eragiten dio, kaosan pentsatze hutsak, inkognitek. Eta jakin badakigu guztia lotu, justifikatu behar hori sintoma duela. Beldurrarena.

 

Kamuflajea.

 

amaia

amaia 2009-05-25 22:14 #1

<p>Beldurrak jaten gaitu, baina baita elikatu ere. Aurrera jarraitu eta beldurrak gainditzeko adorea bilatzea bizitzako pausu garrantzitsuetako bat da.</p>

<p>; ) egongo gea!</p>

<p>PD: argazki polita</p>


Utzi iruzkina: