Isiltasuna pasiloan norbere pauso hotsa entzutea Eta oihartzuna Etena Naufragio bat Enuntziatu batto. Azken berba, puntua Hordagoa Agur bat da, erretirada Despedida.Geltoki bat, aireportu bat… Ihesa. Begi gorridun umea da. Malkoak Hutsunea gibelaren aldamenean Hoztutako kafea Apurka urruntzen doan obturadorea Horizontea
Bertikala finkatzeko plomua erabiltzen ei da, baina berunezko penduluak ere ez dira guztiz guztiz bertikalak. Errore minimo horiek ez dira kontutan izaten gehienetan eta hartara bertikala naturaltzat hartzen da. Txillidak ez omen zituen 90º-ak gustuko ordea. Bertikala eta perpendikularra antinaturalak omen zitzaizkion. Eta baliteke arkitekturatik eskulturara igarotzearen arrazoietariko bat izana. Paradojikoki, bestalde, Iparraldean orekari plomua esaten zaio. Oreka-bertikala, bertikala-oreka… Gogoeta egiteko gaiak dira bai, gizasemeak oreka, bertikaltasun permanen...
“Bertikala naiz baina nahiago nuke horizontala banintz" Kirmen Uribe
Irri hori loratzen zaian bakoitzero, umetxo bat izaten jarraitzen dunala ohartzen haiz, bene-benetan sekula ez zeniola ume izateari utzi eta inork ez duela uzten
instanteak denbora pasatuan eta futuroan oraina lerro imajinario bat muga muga eta zentroa, zirkunferentziak denboraren zirkularitatea memorian denbora gogoaren disoluzioetan, dosi txikitan tantaka sekuentzia konstanteak oroimena/oroimina farmakotzat denbora sendagai erlojuen mekanika omen engranaje sistema bat aditz tauletan denbora preterito pluscuamperfectoan, imperfectoan… fui, soy eta seré-an denborarekiko dependentzia, menpekotasuna denboraren funzioan bizi iraun iraupena ete...
Espazioa... ... denbora
Zure usainak etxean jarraitzen du, hormen artean harrapatuta geratu delakoan nago eta azalera itsasten zait. Goizeko aire freskoaren moduan biriketaraino sartzen da, zuzenean barrura. Benak izozten dizkit eta min ematen. Min ematen dit
Molde tradizionalak denaren gainetik disolbatu egin behar du. Izan ere, teknologiaren aroa da gurea, sofistikazioarena, eta aurrerapenaren legeak holan funtzionatzen ei du, zaharra kitatu eta bere lekuan berria ezarriz. Askotan inposatuz. Naturan bezala, handiak txikia jaten du. Informazioaren aroa ere ba omen. Horregatik barneratu behar da errealitate puska zentsuratua. Egia manipulatzeko egina delako eta guk toleratu egingo dugu. Notiziak emititu moduan tragatu, politikoen diskurtsoak, jogurt desnatatuen iragarkiak, audientzia masibodun programa lastimosoak... ...
Inkontzienteki, ustekabean edo ate bat ixtearekinbeste bat irekitzen omen dugu. Horrela, ateak itxi zein irekiz egiten omen dugu aurrera. Eta beste asko erdi irekita utziz. Zauri zabalduen moduan. Ixteke Umetan zirrikitua uzten zenion argiari iluntasunaren beldur zinelako. Atea itxita lo egiten ikasi zenuen arte.
Hariak. Gurasoen hariak, halabeharren hariak,norbere gorputzaren hariak,lagun minen hariak, behaztopatzeko moduluzeak hariak.Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalakohariak. Titerearen modukoak,batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edokorapilatzen.Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen,hariei kasu egiten,harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagunberrogei urtez horrelaeta bat-batean ohartu ezetz, eguzkiaren edohilargiarenerrainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen,azkenean, ez duzula haririk. Joseba Sarrionaindia &...
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.