Ez zuen egia esan gezurrik ere ez ordea # gezurretik egiara eskailerarik ez balego
Argitan itzalekin solasten ikasi nuenean ikasi nuen formei bizia ematen, eta jarri nintzen orduantxe hain zuzen ingurua dibujatzera, ingurune bat. Itzalekin solasten ikasi nuenean Eta orain orain kaletik ez ditut siluetak bereizten. Ez naizelako kapaz agian, ez itzalekin hiru bitan bezala, lau dimentsioak hirutan irudikatzeko. Denborari koordenatuak eman artekoa omen da
Maketak populatzen dira paperezko hiriak altxatzeko eta paperezko hiriak asko daude badaude, zerriak granjetan gizentzen diren tankeran puzten dituzte paperari ertzak borobildu eta akuarelaz manipulatzen da, egia kolore beroz pintatzen da, baina jendeak jendeak beti gris izaten jarraitzen du eta euritan koladeratik behera doa
Gizartea zaintzapean lotzeko kamera-begi oroikusleak George Orwellen 1984 hartan azaltzen zaizkigu poliki. Baina, guztia ikusi eta ikusten duen guztia bere menera ezartzen duen begiaren irudia, Orwellek baino lehenago erabili zuen J.R.R. Tolkienek, oker ez banago. Begi zelatariaz gain, menperatu nahi dituenak lotuta atxikitzeko eraztuna darabil Tolkienek: «Eraztun bat denak gobernatzeko, eraztun bat denak ekartzeko eta denak ilunpean lotzeko». Ilunpean edo itzalpean. Eta areago oraindik, Platonen Gigesena izango da, seguru asko, Tolkienen eraztunaren aurrekaria. (...) A...
Transmisioa moztu zen telefono hodia inerte eta tono konstante bat tuuuu tuuuu… bihotz taupaden eran ia zirauen Eta akrobata nintzen hari meharrean oinez baina pausarik gabeko hotsak jada bestaldetik eten zela konexioa ziostan Ni ere ez naiz tematu korapikoak egiten
Amona amona, andereñoak honako istorioa kontatu digu gaur eskolan: ba Egipton, piramide erraldoiak dauden leku horretan, ibaitzar bat omen zegoen eta aspaldi, baina oso oso aspaldi gainezka egiten zuen eta ur maila jaistean lur sailen mugak ezabatzen ziren eta hauek berriro zehazteak lanak emanagatik nahitaezkoa izan behar zuen pentsa, lurrean ordena mantentzearen parekoa omen zen. Ordena, horrela esan digu andereñoak Eta gerora greziarrek miresmenez lan hari Geometria deituko zien, lurra lantzea. Jesus amona, orduan geometra bikaina zara zu! Eta ez dut konprenitzen matemati...
Bostekoa gizonetan eta musu bi andrerik bada tartean hirur Frantzian inuitak bagina sudurrak igurtziko genitzake elkarren kontra parez pare okertuko nintzake kortesiaz Japonian Baina tiroak lako musuak daude eta irakur iezadazu soa bitartean, sikeran nireak zelakoak diren jakin nahi izatekotan Denok akribilatzen omen dugu inor aldika
"Gizateriak egin dezake desio duena baina ezin desiratu nahi duena" Schopenhauer
Astean birritan egiten ditu bere etxetik tailerrerako bostehun metroak. Bata zuri jada marroitua soinean eramaten du, jendearen aurrean artista planta erakusteko bakarrik, baina hilabete eskas da Carlak buztin tailerrean izena eman zuenetik. Bikoitza hirira heldu zenetik. Bat eta bi, bi hilabete. Bizitoki berria, giro, aire, argi desberdina. Arrotza. Eta lekuz kanpo sentitzearen pilota sabelean boteka. Agian horrexegatik izena eman zuen buztin tailerrean, bertakotzeko. Bertako sentitzeko. Ez zion garrantzia g...
Euria purifikatzaile zaion egunetan aspiragailuetatik ihesean doazen lumen gisara joango da isilean ortozik bere autonomia eraiki eta perfekzionatzeko puntillismoz
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.