Itzalak
Argitan
itzalekin solasten ikasi nuenean ikasi nuen
formei bizia ematen, eta jarri nintzen
orduantxe hain zuzen
ingurua dibujatzera, ingurune bat.
Itzalekin
solasten
ikasi
nuenean
Eta orain
orain kaletik ez ditut siluetak bereizten.
Ez naizelako kapaz
agian, ez
itzalekin hiru bitan bezala, lau dimentsioak
hirutan irudikatzeko. Denborari
koordenatuak eman artekoa omen da
Iruzkinak
mohandas 2010-10-14 17:46 #1
REDIOSLA
nahi gabe atzera egin, eta komentarioa borratu zait.

Esaten ari nintzen, erronka jasotzat ematen dudala,
ingurua dibujatzera, ingurune bat.
eta hona.

Leioak ikusten ditut, leioako leioak.
obretan dagoen eraikin kaskar bat,
irudi ederra, bolumetrikoa gutxi balitz
(dedio, hitz ori matematikoek ere ez dute ulertzen!)

Hemen barrukaldean, jendea isilik dago, eta nire inguruan, azken denboratxoan, bi irribarre. berea, eta nerea.
Kontatuko dizut., irakurri nahi banauzu.

Nekatuta, besoak goruntz tinkatu eta ordeñadoretik bista jaso dudanean ikusi dut. mailua eskuan nere leio gainean.
Txaleko hori fosforitoa darama, galtza gorriak.
Begiratua sumatu eta berak hitz egin dit.
EZTAZ KANZADO, MIGO?
Errumaniar azento argiz.
baiezkoa erantzun diot.
baiezkoa.
ni, nekatuta? bera da hemen langilea.

baina, ai, ni nekatuagoa nago, bere belarritik belarrirako irribarrea ez daukadalako.
soinu agudoak egiten dituenean, barre egiten dut.

zer gauza diren bi ex-ezezagun.
geroxeago, blogetik blogera saltoka, erronka bat irakurri nahi izandu det. eta idazten ari nintzela, leioaren bestaldeko aszensoretik, taladroaren zarata, eta pareta zahar zati txikiak kristalean kolpeka.
kolpeka .
horela jartzen ditu poliespan zatiak paretan.

eta nik, tipikoegia bada ere, nahiago nuke hemen bazinate.
nahiago nuke zuek guztiak hemen bazinate.

akaso nahiagoa nuke kanpoko langile alaia izan.
zer letxe, tipoa erakargarria da!

agurrik ez.
geroarte.

mohandas 2010-10-14 17:48 #2
Eta erantzuna sarrera baino luzegoa,
berdin du, gaur iada 25 bat email idatzi ditut!!
eta gainera
espazioan
idatzi
dut
gure bi lagun indisolubleri beti aurpegiratu diedan bezela.

Utzi iruzkina: