Sisifo lez

ezina ekinez egina

  Errealitateak ez du puntu finalik, literaturak ezartzen ditu                                                                 (...)


Trantsizio uneak

Trantsizio uneak Sisifo lez | 2008-11-22 00:00

Bizitza zer den galdetzen didan zenbaitetan. Aldean daraman txinatar letra tatuatuaren modukoa dela erantzuten dut nik. Bakea, Libertate edo Maitasuna zelakoan egin huen baina bertan ez zuen deus ipintzen. Bizitza hareazko gazteluak ditun, uhinek behin eta berriz erautsiak. Izar gorri bat da, bizitza Hilekodun tanpoi bat, ale galdua, odoldua…   Eta poeta deitzen naun. Poeta banintz ordea Carverren idazmakinaren aurrean kaleko presentzia anonimo oro erreparatzen kontsumituko nituzkeen orenak. Luckyak errez. Sarrionandiaren marinelak ikusiko nituen moilarantz arrapaladan, ekaitz bli...


Badira hamar urte elkarrengana bildu ginenetik. Bitxia zen hasierako ezjakintasuna: bi ezezagun hezetasun bila, nondik hasi ez genekiela, mingain eta esku, eskean beti. Denborak eman zigun gure loturaren ezagutza. Beldurrak sendatu eta harremana sendotu genuen. Eta gero, bat gehi bat, hiru bihurtu ginen. Eta beranduago, bat gehi bat, lau. Baina zure izateari begira, gaur ere, mila ezaugarri aurki ditzaket Ana harenak. Zuk, ordea, amatasunera mugatu duzu Anatasuna, eta barruti horretan niretzako lekurik aurkitu ezinda nabil.             ...


Baldintzapean

8
Baldintzapean Sisifo lez | 2008-10-22 00:00

Bakeak amnistia deklaratu du. Baldintzapekoan irten da.


Eskulturak

Eskulturak Sisifo lez | 2008-10-21 00:00

  Zuloak egiten zituen txikitan harean, espazioa handitu nahian, espazio zehazgabetua zedarritzekotan. Olatua etorri baino lehen hitzak izkiriatuko zituen harea horretan zentzua topatzeko, plastizitatezko hitzak eta sentimenduak. 


Oteiza

Oteiza Sisifo lez | 2008-10-21 00:00

No soy el que eratampoco el que ahora soy incendio de amormi arado de maderami viejo corazón de palo escribo que me voyportazocon mi puerta de papel Jorge Oteiza


Xaukena xauk

Xaukena xauk Sisifo lez | 2008-10-20 00:00

        Bizitza aldean daraman txinatar letra tatuajearen modukoa da. Bakea, Libertate edo Maitasuna zelakoan egin huen baina bertan ez zuen deus ipintzen. Bizitza hareazko gazteluak dira, uhinek behin eta berriz erautsiak. Izar gorri bat da, bizitza Hilekodun tanpoi bat, ale galdua, odoldua…


Tximeleta hori bi

3
Tximeleta hori bi Sisifo lez | 2008-10-06 00:00

                                     Tximeletak          mitxeletak pinpilinpauxak,             txilipitainak                               tximirrikak      &...


Errumania

1
Errumania Sisifo lez | 2008-09-05 00:00

                  “Navegar é preciso; viver não é preciso”                                                           Fernando Pessoa


Trantsizio uneak

1
Trantsizio uneak Sisifo lez | 2008-08-30 00:00

  Zenbaitetan denbora hautsiko nuke, korridoreko erlojua txikitu. Ostikadaka.  Harik eta mila zatitan deuseztatu arte. Ezerezean pentsatuko, ezer ezean, ezerezean ere ez. Eta jauzi egingo. Bai, jauzi eta ez jausi.