Xaukena xauk

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2008-10-20 00:00

     

 

Bizitza aldean daraman txinatar letra

tatuajearen modukoa da.

Bakea, Libertate edo Maitasuna zelakoan egin huen

baina bertan ez zuen deus ipintzen.

Bizitza hareazko gazteluak dira,

uhinek behin eta berriz erautsiak.

Izar gorri bat da,

bizitza

Hilekodun tanpoi bat,

ale galdua, odoldua…


Utzi iruzkina: