Sisifo lez

ezina ekinez egina

  Tinda zuriz idazten da maiz gurean, kontrasterik gabe eta konstatazio hutsean. Paperezko tximeletak ere badira bai, paperjaleak. Zu ez zara, ordea, horrelakoa. Hegoamerikar idazle gehienen penak plagiatzen dituzula dio jendeak, egiatan karaokean husten den kantante bat besterik ez zarela. Ongi dakizu tornuan pieza behin eta berriz leuntzen duten aprendizeak maisutzen dituztela, baina ez zara hauen bandora igaro, igaroko. Eta sekula konprenitu ez izanagatik zirko deitzen diete zure idatziei, zirkoa zerbait desordenatua balitz bezala. Ez zaizu axola.          ...


       Gauak txarolezkok zapatak eta gabardina beltza kendu ditu. No sex last night. Gutxi eta gaizki lo egin duk, arropak gainetik kendu gabe. Esnatzean gernu amoniakoaren usaina huen galtzetan. Likore botila hutsak eskala musikal bat dibujatuz zeuden  


Pozoia

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-03-07 00:00

    “Pozoia zait literatura. Eta antidotoa eman dit.”                                                                                            ...


Jolasean

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-03-01 00:00

  Plazan jolasean diharduten haurrei begira geratu zara leihotik. Urezko pistolak hartu eta polizia batzuk, besteak gerlari, olgetan dabiltza. Bisaia kristalari itsatsirik ahopean darabilkizun doinua isildu duzu.   -Putakume alaena! Harrapatu haugu!   Iluntzean semea errefuxiatu hitzaren esanahia galdetuz hurbildu zaizu. Zer erantzun jakin ezinda geratu zara.                                       ...


    Gorriz jantzi da…      


Pobre jaiotzea zorte handi bat da. Badakizu gauzak zenbat kostatzen diren. Ezer eduki gabe ere denbora disfrutatzen badakizu. Ezagutzen duzu lagun hurkoari zor zaion errespetua. Publizitateak ez dauka eraginik zuregan. Horra klabe bat: publizitateari kasu egiteari uzten diogunean hasiko gara zoriontsu izaten. Pobre jaio bazara badakizu gauzen balioa pertsonen baliotik bereizten. Badakizu bizitza bidaia eder bat dela; zenbat eta gauza gehiago pilatu orduan eta astunagoa bilakatuko den bidaia.                 &nbs...


...

2
sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-01-25 00:00

       Takoidun zapatak jantzi dituzu, bart egindako txokolatezko pastelean hatzak urtu eta hauek miazkatzen irten zara etxetik. Soinekoaren azpian biluzik zaude eta ez zara jabetu. Argi aurreko siluetari begira egon natzaizu bien  bitartean. Gaur ere bai, zu ohartzeke.   Azken boladan eskailerak binaka igotzen dituzu eta ohikoan baino margotuago joaten zara beharrera. Ez katemea estaltzeko, azaleratzeko baizik.   Atzo malgukien hotsa entzun zen hormaz bestalde eta gorputz biluzien izerdi anfibioa imajinatu dut nik. Sekula ikusi gabea nue...


Postaria

5
sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-01-25 00:00

  Amodiozko gutun bat igorriko diot                        ene buruari,                        postariak irakur dezan             ...


  Deitzeari utzi zenion egun batean eta nik zure ahotsa entzuten dut telefonoa hartzen dudan bakoitzean Berdin dio berdin dio zein adinetakoak diren elkar ikusi gabeko egunak Isildutakoak errepikatzen nabil ordutik   Gotzon Barandiaran


Hutsik sentitzen da

2
sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-01-05 00:00

            Hutsa ez dela ezereza           irakatsi zigun,                   hutsa beteta dagoela