...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-01-25 00:00
2

    

 

Takoidun zapatak jantzi dituzu, bart egindako txokolatezko pastelean hatzak urtu eta hauek miazkatzen irten zara etxetik. Soinekoaren azpian biluzik zaude eta ez zara jabetu. Argi aurreko siluetari begira egon natzaizu bien  bitartean. Gaur ere bai, zu ohartzeke.

 

Azken boladan eskailerak binaka igotzen dituzu eta ohikoan baino margotuago joaten zara beharrera. Ez katemea estaltzeko, azaleratzeko baizik.

 

Atzo malgukien hotsa entzun zen hormaz bestalde eta gorputz biluzien izerdi anfibioa imajinatu dut nik. Sekula ikusi gabea nuen halako ipurdi bat, kontzeptuaz haratago.

euritan

euritan 2009-01-25 23:11 #1

...ez katemea ezkutatzeko, azaleratzeko baizik... hala bedi!

euritan

euritan 2009-01-25 23:12 #2

<P>Oañ ulertzet zetik eukizun hainbeste denbo bloga lotan... esnatutakuan hegan iñarazi nahi zeniyolako... testu indartsuak, biziyak, aspaldi ez bezelakuak dia... zu re eskallerak biñaka iyotzen hasiko ziñan ta ni enteau ez... </P>
<P>muxu bat, artista!</P>


Utzi iruzkina: