Zuria faltsukeriaren kolorea da
Tinda zuriz idazten da maiz gurean, kontrasterik gabe eta konstatazio hutsean. Paperezko tximeletak ere badira bai, paperjaleak. Zu ez zara, ordea, horrelakoa. Hegoamerikar idazle gehienen penak plagiatzen dituzula dio jendeak, egiatan karaokean husten den kantante bat besterik ez zarela. Ongi dakizu tornuan pieza behin eta berriz leuntzen duten aprendizeak maisutzen dituztela, baina ez zara hauen bandora igaro, igaroko. Eta sekula konprenitu ez izanagatik zirko deitzen diete zure idatziei, zirkoa zerbait desordenatua balitz bezala. Ez zaizu axola.
...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: