Nork ez du sekula zerbait laga izanaren sentipena izan maletak egin ostean? Hegazkina aireratu eta dorreak zelan txikitzen diren erreparatzen du batek, ausaz horrek gogora ekarriko diolakoan. Hoteleko garbitzaileak aurkituko du biharamunean ziurrenik ohe azpian pentsamendua ostuarazi zizun orrazia, orrazi soila. Gogoan dut postal hauek ene kolekzioaren parte egin nitue...
...hutsaren arrazoia hobesten dut arrazoi hutsik ezean... neu ere zu bezala desegiten naizenero Egunero, Leire Bilbao
Baliteke errebelazio tankerako zerbait izatea. Ekidin ezin eta askatutako, izkiriatutako nahiz soilik, pentsatutako pentagrama solteak… …poesia Luma orri gainean balaztarazten duena bakarrik ez dela poeta esan zidala noizbait norbaitek nonbait… oroitzen dut. Eleak konposatzea ez dela aski guztiok barnean dugun poetatxo ezezagun ezaguna kanporatzeko, haren bitartekari izateko norberaren bokazio/ofizio Poeta &n...
Zaldi busti baten ibilera eduki arren harean ahate herrenaren oinatzak uzten zituen neskagatik. Oinatz bakoitzaren barruan ezkutatzen ziren gure asaben opiozko argazki sepiengatik, zure apartamentu titanlux usain berrituan zintzilikatu eta urkatu dituzun Nikolas Lekuonaren koadroengatik. Ukitzean pozoi eta ke bihurtzen diren laranja esferatuen zaporeko hitzengatik. Barkamena erlojuen barruan sartzen ez zela esan zuen keroseno saltzaileagatik. Toalla zuri bat astinduz bake zeinua egin zuen hitz ezinbestekoaren xerkatzaileagatik. Santimamiñeko bisontea margotu ondoren akiturik ...
Orain jabetu naiz zergatik ez zenituen nire etxeko giltzak: uste baino lehenago etorri ez, eta goizean goiz alde egiteko. Ohean lo nagoela sabaiari begira zaude, edo barruko nazken itzalei: behin eta berriro gogoratuta ahaztuko zaizkizula iruditzen zaizu. Galdetu nahiko nizuke ea berriz ikusiko dugun elkar. Berdin dio. Berdin maite zaitzaket begiak itxita. Eta ez dut tristeegi agertu nahi, baina zure bila ateratzen naizen bakoitzean sabaiari begira aurkitzen zaitut; kopeta izerditan. Demagun astean behin izaten dela hori &n...
Nekez uzten du bere sorterriasustraiak han dituenak Nekez uzten du bere lurra zuhaitzakez bada abaildu eta oholetan.Ez du niniak begia uztenez bada erroi edo arrubioen mokoetan.Nekez uzten du gezalak itsasoaez hare harriak basamortua.Ez du liliak udaberria uztenez elurrak zuritasuna.Bere sorterria nekez uzten dusustraiak han dituenak. &n...
Orain ez bada NOIZ? Hemen ez bada NON? ...
Ez da komunikatu bat ez pornografia ere sakelean gordetzen duzuna badakit esperantza dela baina esperantza zer den galdetzen dizut heltzear den gauza onaren seinalea dela esaten didazu batzutan inoiz bide saihetsetan bildu lore ustelak direla esan duzu bestetan igurikatzea dela diozu egunik egun igurikatzea soilik &n...
Latz sentitzen ditut ene eskuak zureen aldean, latz eta hotz. Zure besoetan naiz babestu, berotu. Zuk gogor estutu nauzu eta ea hotz naizen didazu galdetu. Baietz diot, ezetz ez esatearren soilik baietz eta ene eskuetako izerdi hotzaz jabetu ez zaitezen biak patriketan gorde ditut.
Kaixo Zu, Zer moduz zaude? Elkarrizketa hutsal gehienen moduan eguraldiaz galdetuz hasi nezakeen hitzaspertu hau. Bide egokia izan zitekeen lehen urratsak elkarrekin emateko. Baina ez, nahiago izan dizut nola zauden itaundu, hasieratik zutaz arduratzen naizela adierazi. Tok, tok… Bai Zu, zu zeu. Beste aldean zauden hori. Mesedez, itzuli begirada paperera. Zurekin gura dut eleketan jardun. Bai, zelan zauden jakin nahi dut. Badakit honek arruntetik ezer gutxi duela eta are gutxiago mintzotik. Haatik, ez naiz jende gehienaren moduan zer erran jakin gabe isilik ez gelditzearren “ ...
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.