Postalak

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2008-07-09 00:00
1

Nork ez du sekula zerbait laga izanaren sentipena izan maletak egin ostean? Hegazkina aireratu eta dorreak zelan txikitzen diren erreparatzen du batek, ausaz horrek gogora ekarriko diolakoan. Hoteleko garbitzaileak aurkituko du biharamunean ziurrenik ohe azpian pentsamendua ostuarazi zizun orrazia, orrazi soila.

Gogoan dut postal hauek ene kolekzioaren parte egin nituen garaia. Orain berauei hautsa kenduz zein kaletako zein postutan erosiak izan ziren eta guzti oroitzen naiz. Eta egongelan apaingarri gisa jarritako hiritxoari bira emanez elur malutak banan-banan nola jausten diren ikusiz itsutzen nau souvenir-ak.

postalak sitxez eta hautsez bustiriko kaxetan

postalak sitxez eta hautsez bustiriko kaxetan 2008-07-11 22:38 #1

poema bat idatziko dizut, noizbait.

poema bat idatziko dizut. noizbait, baina ez nonbait.

poema bat idatziko dizut, noizbait, bere herritik galduegi dagoen postal baten azal biluzian.

noizbait.

Utzi iruzkina: