Egunik egun igurikatzea soilik

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2008-05-16 00:00

         

Ez da komunikatu bat

ez pornografia ere

sakelean gordetzen duzuna

badakit esperantza dela

 

baina esperantza zer den

galdetzen dizut

 

heltzear den gauza onaren seinalea dela

esaten didazu batzutan

 

inoiz bide saihetsetan bildu

lore ustelak direla esan duzu

 

bestetan igurikatzea dela diozu

egunik egun igurikatzea soilik

 

                                                                             Joseba Sarrionandia


Utzi iruzkina: