Estazioko poeta

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2008-06-21 00:00
3

Baliteke errebelazio tankerako zerbait izatea.

Ekidin ezin eta askatutako,

izkiriatutako nahiz soilik, pentsatutako

pentagrama solteak…

…poesia

Luma orri gainean balaztarazten duena bakarrik ez dela poeta

esan zidala noizbait

norbaitek

nonbait…

oroitzen dut.

Eleak konposatzea ez dela aski

guztiok barnean dugun poetatxo ezezagun

ezaguna

kanporatzeko,

haren bitartekari izateko norberaren bokazio/ofizio

Poeta

filmetako hirugarren planoan ageri den

extra difuminatu oro ere bai baita.

Poeta

zilarrezko paperezko pilota,

inprobisatua,

kolpatzen duen beisbol jokalari ttikia da.

Poeta

Margoen usaina gauez jasan behar izaten duen

artistaren emaztea da.

Poeta

Insomniotan mila monologo eraikitzen dituen

ameslaria da.

Poeta

Iragana atzean lagatzeko tipula ebakitzen duen

sukaldari, ez hain sukaldaria da

Norbait hori zu zinela oroitzen dut.

Gogoan dut bai

eskuzapi xuria ematekotan hurreratu nintzaizula

eta deus erran barik hartu zenuela.

Ausaz emeki-emeki metatutako inpotentzia

edo edozein huskeria zen

zure malkoen zioa, arrazoia.

Izan zitekeen…

…zure poesia

Oihu egiten zenuen, garrasi

baina ez zen ezer entzuten,

ez zure malkoen hizkuntza ulertzen.

Ez nituen zure nota desafinatuak,

kortxete solteak,

konprenitu.

Potodun bertsoen muina aurkitzen ere

ez nintzen ahalegindu.

Klinex soil bat eskuratu nizun.

Negarrez zerraizun,

garrasi, oihu, txio

txilio

Eta zer moduz

ondo

ondo

ni ere txarto

Joseba Sarrionandia

(Isiltasuna,

irria,

hasperena)

Berandu, arras belu, beranduegi…

Oroitzen naiz zutaz,

Arduratzen zure poesiaz…

Ene aurrean joan zinen

nonbaitetik inora

inor izatetik norbait izatera

Joan zinen.

Pauso bat

Bi urrats

Hirugarrena…

Adiorik ez

Euriari so trenaren zain egotea atsegin zuen poeta anonimoari

hordi

hordi 2008-06-27 13:14 #1

trenbideak zera dute, mila bide direla mila gurutzebideko harri artean eta geltoki serendipityetan (geltokiak beste ezer izan ezin daitezkeelako) trenak eskaitzen dituen helmugak dira, aurrera jarraitzeko zabaltzen diren ateak, lau teilatu azpian eta edozein herriko jaixetan...

korridorean

korridorean 2008-07-06 13:49 #2

zeurelako poeta bat bakarrik da kapaza poema hori idazteko.

espero dot hemendik hara jun zan poeta horrek, trenari itxaroten euridxeri begire egotie gustaten datzon poeta horrek, noizbait, zeuri idaztie poematxu bet.

irakurlien-idazlien arteko maitasune, irakurlie nor dan, idazlie nor dan, jakin barik.

Aitzi

Aitzi 2008-07-27 15:28 #3

Irati!!

Oraintse ikusiet Messengerren blog bat irekita zenula ta hementxe nabil ahal deten guztie irakurtzen... ta buf! Poema honekin maiteminduta gerau naiz! Oso ona, egitan...

Hemendik aurrea hemendikan pasako naiz ahal deten guztitan, holako beste milaka gauza irakurri nahi ditet ta!!

Muxuu

Utzi iruzkina: